LANDA EREMUA | EKOIZLEA |
BEDOÑA | ARTAZUBIAGA BASERRIA |
GESALIBAR | ATXABAL BASERRIA |
MUSAKOLA | EGI-HANDI BASERRIA |
UDALA | PALAZIO BASERRIA |
Gipuzkoako zuhaitzik handiena dute. Erdi Aroko hiriguneak antzinako hiru ate gordetzen ditu. Arrasaten kooperatiben sorterrian aurki daitezkeen bitxikerietako bi baino ez dira aipatutako horiek.
Kooperatibismoaren alorrean duen esperientziagatik da ezaguna mundu zabalean Arrasate. Langileen partaidetza zuzena sustatzen duten enpresen sorrerak, izan ere, sekulako garapena izan du herri honetan. Kooperatiben inguruko mugimenduarekiko interesa dutenei ez ezik, gainerako bisitariei ere badu zer eskaini Debagoienako herririk jendetsuenak. Erdi Aroko hiribilduaren ezaugarriei eusten dien hirigune historikoa, esaterako: oinplano obalatua du, eta garai batean izan zituen bost ateetako hiru gordetzen ditu, Portaloikoa, Zurgin Kantoikoa eta Kontzesinokoa. San Joan Bataiatzailearen parrokia gotikoa, udaletxe barrokoa eta intxaurrondoz eta gaztainondoz egindako erretaula churrigueresko aipagarria duen San Frantzisko komentua dira, besteak beste, Arrasaten ikus daitezkeen zenbait monumentu. Aurreneko begi-kolpean batik bat herriaren izaera industriala nabarmentzen bada ere, turismo berdea gogoko dutenek paraje ederrak aurkituko dituzte inguruetan. Hirigune historikotik oso hurbil bi parke eder ditu, sekuoiak, gaztainondoak, haritzak eta pagoak dituen Monterroi jauregikoa, eta muino batean gora egiten duen Santa Barbara parkea. Mendizaleek, berriz, herritik gertu dute Udalatx edo Udalaitz mendia.
Az Abe 24 Olentzero |
Lr Mar 28 Aste Santua |
Ig Eka 01 Eskoriatzako Nekazaritza eta Eskulangintza Azoka |
Al Uzt 28 Duruko Eguna |
Og Uzt 31 San Ignazioren Ospakizuna Kanpazarren |
Og Uzt 31 San Ignazioren Ospakizuna Kanpazarren |
Og Uzt 31 San Ignazioren Ospakizuna Urbian |