Bedoña Arrasateko hegoekialdean kokatzen da. Kurutzeberri eta Aizkorriko mendietara igarobide den mendi-bizkar batean hedatzen da Bedoña.
Erdi Aroan du sorrera, garai honetako aztarnak Santa Eulalia elizan gorde direlarik. Zehazki, bi leiho erromaniko dira ikusgai etxearen kanpoaldeko horma batean, mendebaldeko horman.
Bedoña, antzinako mende haietan, era amankomunean eratutako Leintz Bailara izeneko lurraldea osatzen zuten 17 elizateetako bat da. Hiribilduen sorreraren aurretik, giza antolamenduaren eredu den Elizatea dugu. Baina 1.630eko urtarrilaren 31ean Felipe IV Erregeak, Mankomunitate hura desegitea agindu zuen eta Bedoña Aretxabaletako administraritzaren mende geratu zen. Epealdi berrian, Aretxabaleta eta Bedoñaren arteko harremanak okertuz joan ziren eta 1.959ko azaroaren 30ean Bedoñak banatzeko espedientea hastea erabaki zuen, Aretxabaletatik banandu eta Arrasaten sartzeko. Banaketa, 1.966ko martxoaren 3an gauzatu zen.
Bedoña, nortasun sendoko nekazal auzoa da. Balore historiko eta kulturaletan oinarritutakoa eta landa eremuko paisaia zoragarria eskaintzen diguna. Izan ere, larre eta zelaiek osaturiko mosaiko itxurako ingurune naturalari eta berdegune horietan sakabanatutako baserri eta tokiko aktibitateari esker mantentzen da, gaur egun ere, garai batean eskualdeak izandako landa paisaia.
Bedoña, giza antolaketa eredua islatzen duen nekazal auzo aktiboa da. Auzolanean du bere nortasunaren oinarria eta nortasun horri jarraiki, bere izaera garai berrietara egokitu du, bertakoen bizi kalitatea hobetuz eta etorkizun ekonomikoa bermatuz.
Bedoña, ezagutzea merezi duen auzoa da. Bertako historiarekin eta ondarearekin jabetzeko, bertako ibilbide eta leku ezkutuetatik zehar altxor natural eta etnografiko ugariz gozatzeko, bertako produktuak eskuratzeko, bertako gastronomiaz … Norbere kasa etorri nahi duenak ere izango du aukerarik Bedoñaren edertasunaz gozatzeko, naturarekin bat egin eta isiltasunaren oihua zer den jabetzeko.
Bedoña, etorkizuneko proiektua da. Lehen sektorea estrategikotzat harturik, landa guneko aktibitate ekonomikoa indartzen ari da: produkzio aldizkakoak sustatuz, tokiko merkataritza bultzatuz, auzoko belaunaldi gazteen ekimena eta autoenplegua indartuz, eta aldi berean, bere ondarea eta nortasunezko balioak indartuz eta gizarteratuz.
Ekintzik gabe |
(*) Asterisko batekin markatuta dauden eremu guztiak bete beharrekoak dira.
Datu Pertsonalen Babeserako 15/1999 Lege Organikoan ezarritakoaren arabera, inprimaki honen bidez lortutako datu pertsonalak fitxategi automatizatu batean sartuko ditugu. Fitxategi horren arduraduna DEBA GARAIA ELKARTEA da eta helburua zure bezero berri-eskakizunari alta ematea da eta horrez geroztik harreman komertziala hasi eta zure kontsultak eta iradokizunen ardura hartzea. Datu pertsonalak ikusteko, zuzentzeko, ezeztatzeko edota aurkarazteko eskubidea baliatu nahi izanez gero, honako helbide honetara jo idatzi baten bidez URTEAGA 21, 20570 BERGARA (GIPUZKOA).
Aurkakorik adierazten ez badiguzu, orduan ulertuko dugu zure datuak ez direla aldatu, edozein aldaketa jakinarazteko konpromisoa hartzen duzula eta zure baimena dugula aipatutako helburuak lortzeko erabiltzeko.
Datuen bidalketak honako klausula onartzea dakar.