Galartzako dorretxea XIV. mendean eraiki zen, eta ugariak dira oinetxe honek jasan dituen aldaketak. XIV mende bukaeran edo XV mendearen hasieran iparraldeko ate nagusia ekialdeko aurrealdera eraman zen. 1423an, XV. mendean eman ziren liskar bandokideak garaian, Guevarakoak, Galartzakoen etsaiak eta Leintz Bailarako jaunak, sua eman zioten dorretxeari. Berreraikitzean eraikina mendebalderuntz handitu zen, jatorrizko mendebaldeko aurrealdea eraikin barriaren barrualdean geldituz. XV mendearen bukaeraldera egurrezko hegala kendu zen eta harrizko solairu berri batez ordezkatu zen. Ondorengo aldaketak Galartza familiaren bilakaerarekin erlazioa dute.
Galartzako dorretxean Bailarako historian garrantzia hartzen du bere leinuaren tradizioagatik eta Gonzalo López de Galartzagatik (XIV. mende bukaera), honek bere hiru semeekin eta Arkarasoko eta Uribeko Jauntxoekin batera, Garibai eta Oribarri leinuei egin zien aurre Urruxolako zelaigunean, Urrexolagaray bataila, Leniz eta Oñatikoak buruz-buru jartzen zituen larre eta mendiei buruzko arazoak konponbidetzeko irtenbide gisara.
1990. urtean sutea gertatu zen Galartzako dorretxean eta honek zahartutako eraikinaren barrualdea eta teilatua hondatu zituen. Aretxabaletako udalak eraikin historikoa berreskuratzeko ardura hartu zuen, bereraikitze lanak sustatuz. Gaur egun Aretxabaletako dokumentu historikoen artxiboa gordetzen da bertan. Artxibo zaharrenetako bat 1490ekoa da, lursailen mugarriztatzeei buruzkoa.