cabecera_02.jpg

Debagoiena Baserri Sarea

Una forma de vida

Irimo Barrena + Uzarraga

Udalerriko inguru goibelena, bakarrena behar bada, hala ere pinudiak direla eta, gizakiaren eragina nabarmen jasan duena izan daiteke, ingurua degradatuz: pistak, matarrasak,... Honez gain, inguru goibela denez, oso baserri gutxi daude bertan.

  • Denbora: 3 ordu
  • Distantzia: 12 km
  • Zailtasuna: Erdi mailakoa
  • DESKRIBAPENA:

    • Antzuola: Antigua auzotik Iriarte eta Irainera (Igirain) doan bidea jarraituz....

    • Urkillu (Irimo Barrena): Bertatik hasten omen zen Oñatiko galtzada zaharra, ezkerraldetik zihoana -zati batzuk egin daitezke-. Goian, Arrandariko bidea lagata...

    • Irular (Ibular) azpikoa eta gainekoa (Irimo Barrena): Dagoeneko lurjota dauden baserri hauek, herrian lehenengo hustutakoak dira.

    • Azaldegieta (Irimo Barrena): Atseden lekua, Landarraitz mendigainera edota garai batean Antzuolako baserririk altuena eta urrutiena zen Astobiagara joateko abiapuntua.

    • Trukarriaga edo Turkoarriaga (Irimo Barrena): Iturria. Izen erroa aztertuko bagenu trikuharritik datorrela pentsa liteke. Hemendik, eta ezkerraldeko pista jarraituz, lurjota dagoen Miso baserrira iritsiko ginateke. Beheruntz Burubikora edota Bergaratik Zumarragara doan bidera. Hor goruntz jarraituz...

    • Aldabeko iturria (Uzarraga): Arizti baserriaren inguruan, bide baztarrean, ur ederra duen iturri hau dago.

    • Ariztiberri eta Ariztizar (Uzarraga): Lehena, herrian dugun baserririk berriena da, mende honen 30eko hamarkadan egina; eta aurrerago, bere antzinakotasuna gordez, Ariztizar.

    • Bidaurre (Uzarraga): Eskumaldean, Benitua lagata, bere izenaren jabe den Bidaurrera iristen gara. Badirudi etxe aurre honetatik Bergarako galtzada zaharra pasatzen zela. Bertatik datorkio izena ere: Bide+aurre. Nahiz eta eraberritua egon, bere antzinakotasunaren lekuko da iparraldean daukan armarria. Bertatik, eta Zabala baserritik abiatzen den bidexkatik, Uzarragatik datorren bideraino; hemendik Antzuolara.

    dirulaguntzak_NAA

    izapideak_naa

    5

    3

    1

    7

    EHAAGAO

    1

    ordainketa-online

    adr_logo

    Deba Garaia LGE
    Urteaga, 21
    20570 Bergara • Gipuzkoa
    Tel.: 943 76 25 47 • Fax: 943 76 02 94
    info@baserrisarea.com


    Kolaboratzaileak

    ejgfamancomunidad

    Deba Garaia LGE

    Gema Arrugaeta (Argazki Artistikoak)