cabecera_03.jpg

Debagoiena Baserri Sarea

Una forma de vida

PR-GI 101 (Irimo Goena + Basalde + Irimo Barrena)

Natura, arkitektura artistikoa eta etnografia gune ikusgarria (Aritzagabasaldeko hariztia, Amilletako indarretxea, San Blas ermita, Kalbarioko gurutzea...). Ibilbide honek ondorengo gunetatik pasatzen da: Irimo Goena, Basalde eta Irimo Barrena.

  • Denbora: 2 ordu
  • Distantzia: 8,86 km
  • Zailtasuna: Erraza

DESKRIBAPENA:

  • Antzuola: Ondarreko iturritik, Mañarieta-Mendigorritik, Irimoegigoenera garamatzan bidexka hartu.

  • Aitzaga (Irimo Goena): Baserri hau eraberrituta baldin badago ere, bere ateburuko ohol egitura, harlanduzko koloma eta guzti, Iriarteazpikoaren antzera, XVII. mendean koka daiteke.

  • Kaseta eta trenbidea (Irimo Goena): Etxe honen inguruan, 1971ko otsailean desagertu zen “Los Vasgongados” trenaren trenbidea hartu eta, Otamendi, Irimo eta Eguzkitza baserriak eskumaldean lagaz...

  • Galardi (Basalde): Garai bateko etxearen inskripzioa etxe osteko fatxadan ikus daiteke.

  • Amilleta (Basalde): Egungo arkodun ateburua XVIII. mendekoa bada, barruan XV-XVI. mendeko arkua dauka. Zerbait aurrerago -trenbideko tunela pasa eta gero-, oraindik martxan dagoen Basalde-Amilletako indarretxea dago.

  • Iñurrigarrogañekoa (Basalde): Nahiz eta etxe hau mende honetan eraberritua izan, badu Ipar-mendebaldeko fatxadan bere antzinakotasuna adierazten digun elementu bat: XVI. mendeko arku zorrotz bat (orain estalia). Iñurrigarroa lagaz...

  • Basalde errota (Basalde): Bide baztarrean, egoera fisiko kaxkarrean dago. Ezkerraldean, Erautza baserria dago.

  • San Blas ermita (Basalde): Olotz izeneko lur eremuan dago eraikita, eztarriko gaitzak sendatzen dituen zaindari honen ermita. Hala ere, garai bateko zaindaria Santa Engratzia izan omen zen; Santa Engratzia de Olotz, dokumentuetan azaltzen den bezala. Otsailaren 3an ospatzen da bertako jaia; eta bertara herriko okindegietan egindako opil bereziak eramaten dira bedeinkatzera. Mendebaldean dauzka XVI. mendekotzat jo daitezkeen leihatilak. Bitxia da baita iparraldeko fatxadan zapatak-eta gordetzeko dagoen leihatilatxoa ere. Barruan, “U” tankerako koroa, garai batean oso ohizkoa baina egun leku gutxitan dagoena.

  • Aritzagabasaldeko baserria eta hariztia (Basalde): Izen bereko baserri inguruan, hariztia dago Antzuolan gelditzen den bakarrenetarikoa. Arreta handiz Zumarragara doan bidea zeharkatuz, autobus geltokia dagoen bidetik goruntz jarraituko dugu; ezkerraldean...

  • Zorroztarrieta (Basalde): Garai batean herrian ospe handia zeukaten baserri honetako erlauntzek eta hartzen zen eztiak.

  • Altzeta (Basalde): Antzuola herria bere osotasunean ikusi ahal izateko aukera ederra dugu inguru honetan.

  • Loieta (Irimo Barrena): Dauzkan arkuak direla eta, oso baserri atipikoa da Loieta bai gure herrian, bai Gipuzkoan. Tankera honetako arkuak Bizkaian ikusten dira, batik bat.

  • Iriartegañekoa (Irimo Barrena): Ateondo ikusgarria: arkuduna, eta armarriarekin batera erdi puntuko leiho bitxia (XVI. mendea). Ongi bereizten dira medianila eta antzinako etxearen aztarna. XVIII. mendekoa da.

  • Iriarteazpikoa (Irimo Barrena): Etxearen aurrealde guztia bitxia da, Arabako baserrien tankerakoa: ohol egitura bertikala, tartean adreilua jarrita; itzelezko ateburua, harlanduzko koloma eta guzti, Aitzaga baserrikoaren antzera. Dokumentuen arabera, XVII. mendean egindakoa.

  • Kalbarioko gurutzeak: XVIII. mendekoak, barrokoak beraz, Pasioaren ikurrez osaturik dagoen erdiko gurutzea dugu interesgarriena. Ohiturak dioskunez, Antiguako baselizako serora edo beatarekin, gurutze honi hiru buelta eman, eta bakoitzean oilarrari laztana emanez, joaten omen ziren etxekoandre asko euren umeekin bertan oinez ikas zezaten.

  • Antiguako ermita: Bere izenaren jabe da, agian Errukizko Amaren parrokia egin aurretik Olaldeko parrokia izan zelako. Bertan, XVI. mendeko Andramari gotiko bikaina dago; eta XV. mendeko Magdalenaren irudia, berriz, Donostian dago.

  • Antiguako errota: Eraberrituta badago ere, bertan errotaren tresneria gordetzen da.

dirulaguntzak_NAA

izapideak_naa

5

3

1

7

EHAAGAO

1

ordainketa-online

adr_logo

Deba Garaia LGE
Urteaga, 21
20570 Bergara • Gipuzkoa
Tel.: 943 76 25 47 • Fax: 943 76 02 94
info@baserrisarea.com


Kolaboratzaileak

ejgfamancomunidad

Deba Garaia LGE

Gema Arrugaeta (Argazki Artistikoak)