Arantzazun Gomiztegi Artzain Eskola kokatzen da.
Historia
1950. urtean, Arantzazuko Frantziskotarrek Gomiztegi erosi zuten, Santutegitik 3 kilometrotara dagoen baserria, Aizkorri Parke Naturalean kokatua. Hasieran ganadu buru gutxi izan arren, ondoren, lur sail zati garrantzitsuak erabili dira ardientzat.
Duela 26 bat urte, ardiak jarri ziren baserrian eta artisau gaztandegi bikain bat egokitu zen. Ingurumenari dagozkion legediak errespetatuz eta artaldea ardurarekin kudeatuz, EAEko latxa artalde onenaren saria ere jaso izan du hainbat aldiz.
Artzain Eskola
Emaitza bezala, 1997. urtean eta Eusko Jaurlaritzaren babesean, Artzain Eskola sortu zen. Urtero, eta ITSASMENDIKOI-ren eskaintza formatiboaren barruan artzain berriak formatu eta trebatzeko Artzain Eskola ikastaroa antolatzen du, baita artzain profesionalentzako ikastaroak ere. ITSASMENDIKOI (IMK) da Euskal Autonomia Erkidegoko landa eta itsasertzeko eremuen prestakuntza, sustapen eta garapen integraleko zentroa.
Helbidea eta kontaktua:
Gomiztegi Kooperatiba
Arantzazu 42-43
20567 Arantzazu-Oñati (Gipuzkoa)
Telefonoa: 943 25 10 08
Faxa: 943 25 10 18
Helbide elektronikoa:
Posta elektroniko honek spam-aren aurkako babesa dauka. Javascript-a aktibatu beharra dago ikusi ahal izateko
Web orria: Gomiztegi Artzain Eskola