cabecera_01.jpg

Debagoiena Baserri Sarea

Una forma de vida

ORTUZAR

Ortu Zahar, nabarmendutako igarobidetik gertu, kontutan izatekoa da, batez ere portaleko arkuagatik.

AKISO-ZUBIA

Akiso zubiak, izen bereko baserrian ondoan, entitate honen garapenean eragina izan zuen beste elementu bat da. XVI. mendean eraiki zen, egurrezko beste bat ordezkatuz, izan ere, zizklikoki uholdeak hondatzen zuten.

LAMIA

Garagartza erdian Carrarako marmol txuriz egindako lamia baten eskultura dago.

ELIZA

Habearte bakarreko eliza, eta absidea oktogonala. Estalkia gurutze ganga apainduez, eta horiek mentsula gotikoetan oinarrituta. Sarrerako portadan arku arinki zorrotza eta hiru arkibolta (XIII. mendea); dena babesten portiko itxia; horren babesean dago, berebat, apaizaren etxerako sarrera.

Garagartzan Arrasateko kobarik fanatuenak daude. Hauen artean aipagarriena Lezetxiki izanik. Koba honetan Jose Miguel Barandiaranek Euskal Herriko gorpurik zaharrena aurkitu zuen.

Bailaran desagertu ziren XVIII-XIX. mendeko bi baserriren historia eta elementu esanguratsuak batzen dituen baserria da. Bere osotasunean, bi baserri hauetatik berreskuratutako materialekin, laurogeiko hamarkadan eraikitakoa dugu. Hegoaldeko etxaurrean historia askoko eguzki-erloju bat du eta iparraldeko horman arku Konopial bateko leiho bat ikuz daiteke.

Balio historikoa du. Baserria hau dagoen tokian egon zen Bañez de Artazubiagatarren dorretxea. Bertako sendiak, Oñatiko Kondearen burugogorkeriak eta botere jasan ezinak eraginda, su eman zion Bedoñako dorretxeari eta Arrasaten babestu zen, erregeren hiribilduan, eta han eraiki zuten euren jauregia, gaur egungo Iturriotz kaleko 35. zenbakian, hain zuzen ere.

Ia-ia Zubillagako mugan kokatzen den eliza da, Urkulu-errekako arroan. Izen bereko baserriarekin multzoa osatzen du. Dirudienez, inguru hauetako Baselizarik zaharrenetakoena da hau, XIV. mendekoa. Baselizan, Ergiñako Andre Maria, edota Andre Mari Zuri bezala ezagutzen duguna dago, erdi aroko egur polikromatuzko taila zoragarria, aldarearen erdiko ohorezko aulki xume batean aurkitzen dena. Debozio handiko Andre Maria izan da beti, lehorte garaian Bedoñako fededunek kontutan izaten zutena eta haurdunaldian dauden emakumeek ere aintzakotzat izaten dutena.

Zubillaga eta Arrasate bateratzen zituen ospe handiko Erregebidea Andra Mari Zuri baserri aurretik pasatzen den bidea dugu. 1.347an Enrike II. Oñatitik Arrasate bisitatzera etor zedin egina.

Bertatik PR-GI 91 (Zaldibar + Bedoña + San Andres) basabidea ere pasatzen da.

Erdi Aroan du sorrera, garai honetako aztarnak Santa Eulalia elizan gorde direlarik. Zehazki, bi leiho erromaniko dira ikusgai etxearen kanpoaldeko horma batean, mendebaldeko horman. Eliza hau antzinako gaztelu edo dorretxe baten gainean eraiki zen eta azpimarratzeko da ere bere bobedetako zeru izartsuan dekorazioa.

Bedoñak paisaia ikusgarria du, inguruetako agerkerarik ederrenetarikoa izanik, bertatik Leintz bailara osoa ikusten baita.

<< Hasi < Aurrekoa 51 52 53 54 55 56 57 58 59 60 Hurrengoa > Bukaera >>
55 orrialdea 89-koa

Eguraldia

Azaroa 2024
A A A O O L I
28 29 30 31 1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 1
Al Abe 23
Olentzero
Al Abe 23
Olentzero
Al Abe 23
Olentzero
Al Abe 23
Olentzero
Al Abe 23
Olentzero
adr_logo

Deba Garaia LGE
Urteaga, 21
20570 Bergara • Gipuzkoa
Tel.: 943 76 25 47 • Fax: 943 76 02 94
info@baserrisarea.com


Kolaboratzaileak

ejgfamancomunidad

Deba Garaia LGE

Gema Arrugaeta (Argazki Artistikoak)