cabecera_02.jpg

Debagoiena Baserri Sarea

Una forma de vida

Santa Eulalia Eliza

Erdi Aroan du sorrera, garai honetako aztarnak Santa Eulalia elizan gorde direlarik. Zehazki, bi leiho erromaniko dira ikusgai etxearen kanpoaldeko horma batean, mendebaldeko horman. Eliza hau antzinako gaztelu edo dorretxe baten gainean eraiki zen eta azpimarratzeko da ere bere bobedetako zeru izartsuan dekorazioa.

Badirudi atalik berriena hareharrizko sileriaz egindako kanpan-dorrea dela, XVIII. mendearen erdi aldera eraiki zena, 1767. urtean hain zuzen ere eta Manuel Martín Carrera arkitektu ospetsuaren lana dena. Gainera, Andra Mari Zuriren kapera ere ikusi daiteke.

Baseliza honek bitan zatituriko nabe bakarra du, eta abside karratua, puntu erdiko arkua duena, estilo errenazentistakoa. Aldare nagusian Santa Eulaliaren irudia dago. Sarreran puntu erdiko arku bat du, harlanduz egina. Arkupe itxia dauka, eta bertantxe du apaizetxea. Horma batean bi leiho erromaniko interesgarri ditu. Dorrea, oinplano karratua duena, elizaren oinetan dago.

Habeartearen bi tarteen gainean zurezko tertzelete-ganga bana dago, 1560. urtean aldera armatuak. Lehenengoak, ia karratua denak, hogeita bal giltzarri ditu, zirkulua poloaren inguruan, eta gurutzearen norabidean konopio eta oilar-oin goarnizioa. Bigarren soilagoa da eta bertan gurutzea eratzen duten alde ahurdun erronboak daude eta bi oilar-oin zeharretara jarriak. Arkuak ontzi-mentsula horztunen gainean daude eta gangaren bazterzokoetan zutabe lodiak sartzen dituzte, gainaldearen zetxei eta zaineriak txarrantxatzen dituzten zubiei eusten dietenak. Giltzarriek apaingarri manieristak dituzte, "putti" eta alegiazko animaliak, hain zuzen. Apaingai horiek italiar jatorriko dekorazio-estilo landukoak dira, eta XVI. mendearen erdialdeko maisueuskaldunentzat zeharo bateragarri ziren zaineriadun gangaren egitura gotiko batekin.

Eraikuntzako gaien benetako izaera -zura- gaitz da antzematen, zeren barnealdea doberarri pintatuen eta zeru-hodeien irudikapen baten piezakatze aizunal estaltzen baitu. Gangaren goiko aldean ere ez da ikusten oholtzaren egitura, kare-orezko geruza lodia baitu gainean jarria; hormako zartatu batzuk dagoenez, nolabait ikusi daiteke oholtza hori topera jarrita dagoela, eta zainen gainean iltzatua.

Absideko pareta estilo barrokoko erretaula batekin dago jantzita, hau 1755. urteko Abuztuaren 3an bukatu zen Oñatiko Francisco de Echanove maisuaren agindupean. Gorputz nagusiaren horma-hobian Santa Eulalia martiria erakusten duen eskultura polikromatua dago, honen jai eguna abenduaren 10ean ospatzen delarik.

Argazki Galeria

  • Image folder specified does not exist!
  •  

Eguraldia

Azaroa 2024
A A A O O L I
28 29 30 31 1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 1
Al Abe 23
Olentzero
Al Abe 23
Olentzero
Al Abe 23
Olentzero
Al Abe 23
Olentzero
Al Abe 23
Olentzero
adr_logo

Deba Garaia LGE
Urteaga, 21
20570 Bergara • Gipuzkoa
Tel.: 943 76 25 47 • Fax: 943 76 02 94
info@baserrisarea.com


Kolaboratzaileak

ejgfamancomunidad

Deba Garaia LGE

Gema Arrugaeta (Argazki Artistikoak)