cabecera_05.jpg

Debagoiena Baserri Sarea

Una forma de vida

Eskualdera Sarrera

Begiztatu Eskualdea

Lurra lantzen dutenen esfortzua ulertuz eta Debagoiena bezalako leku batek eskeintzen duenaz gozatuz.

Gure eskualdeko naturaz, paisaiez, biodibertsitateaz eta landa giroaz bustitzeko abiapuntua.

Inguru bikaina erdi aroko sekretuak ezagutzeko, ibilbide ezkutuetan barrena gure historia bizitzeko.

Eskualdean barrena

San Kristobal Eliza

Larriñoko eliza, arkupearekin, abadetxearekin eta hilerrierekin, San Kristobalen zaindaritzapera emana da. Nabe bakarrekoa da, erdi kainoiko gangak dituena. Elizburua absidea estaltzen duen erretaulak betetzen du. Portada gotiko batean zehar egiten da sarrera ohizkoa den moduan, baina elizaren multzoa duela gutxi eraldatu da.

Erdiko aldarea San Kristobali eskainita dago eta alboak Deikundeari eta Santa Isabel Birjiniaren bisitari. Estilo korintioko kapitela duten zutabe batzuk azpimarratzekoak dira. Aldareak 1777an egin ziren, Jose Joakin Antepara apaiza zela, eta egilea bergarako Miguel Antonio Jauregi izan zen, urteterdiz lanean aritu zena eta 12.000 ardi-larru erreal kobratu zituena.

Artistikoki sakristian gordetzen den Birjiniaren irudia nabarmendu, gorputz-enbor osoko eskultura, sakristiako paretara itsatsitako Talaverako zeramikazko ur-txarroa eta sarrerako eskumaldean kokatutako bataiarria azpimarratu daitezke.

Eliza honi buruzko lehenengo dokumentuak 1438. urtekoak dira, Arrasateko kabildoaren ordezkariak Calahorrako Gotzainari Leintz Bailarako hainbat eliza errenta kobratzeko anexionatzeko eskatzen diotenekoak eta beraien artean Larrinoko San Esteban eliza aipatzen da. Ezin da jakin noiz aldatu zen elizaren izenpena, baina 1556an Martin Gil, Kaltzadako eta Calahorrako Gotzainaren Bisitari Apostolikoa, Larrinotik pasa eta ondorengoa idatzi zuen: "El dicho lugar es de trece vecinos. La Yglesia es del dicho Conde (de Oñati). la Yglesia se llama San Cristobal. Es bendecida. Tiene de fábrica de la primicia tres mil maravedíes. Hay dos beneficiados".

Auzolokalak

Gure auzolokaletan urtean zehar ekintza ezberdinak antolatzen ditugu zuretzat, zatoz gure agenda ikustera!

Aintzinako bideak, gure arbasoek erabilitakoak, zure esku dituzu. Gure iragana berpiztu nahi baduzu, hau da zure lekua.

{loadposition search_3}

Gure herriaren ondarea gure adinekoen jakintza eta eskutik belaunaldi berriei jakinarazia.

{loadposition search_4}


Frontpage Slideshow | Copyright © 2006-2012 JoomlaWorks Ltd.

Eguraldia

Apirila 2025
A A A O O L I
31 1 2 3 4 5 6
7 8 9 10 11 12 13
14 15 16 17 18 19 20
21 22 23 24 25 26 27
28 29 30 1 2 3 4
adr_logo

Deba Garaia LGE
Urteaga, 21
20570 Bergara • Gipuzkoa
Tel.: 943 76 25 47 • Fax: 943 76 02 94
info@baserrisarea.com


Kolaboratzaileak

ejgfamancomunidad

Deba Garaia LGE

Gema Arrugaeta (Argazki Artistikoak)