cabecera_05.jpg

Debagoiena Baserri Sarea

Una forma de vida

San Kristobal Baseliza

San Kristobaleko ermita XVI. mendeko eraikuntza xumea da, salio oinekoa eta nabe bakarrekoa, egurrezko gangarekin.

Koroak elizaren erdia hartzen du. Kanpoaldea angeluzuzena da, eta bi isurkiko teilatua du. Aldare nagusian San Kristobalen irudia dago, proportzio handikoa; ehunen bat urte ditu, bertako bizilagun edadetuen arabera, badakitelako euren gurasoek esanda enborra ekarri zela Bergarara Santuaren irudia zizelkatzeko. Ermitan ere azpimarratzekoa da, bere antzinatasunagatik, sarrerako arku zorrotza eta XV. mendeko bigarren erdialdiko Birjiniaren irudia.

Orain dela gutxira arte, Euskal Herriko ohitura berezienen artean sartzen ziren batzuk gorde dira:

  • Hileta-eroateetan Aldai Egiko baserri guztietako ordezkari batek parte hartzea, eta segizioa bidegurutzetan gelditzea hildakoaren alde "Aita gurea" errezatzeko.
  • San Kristobal egunean antolatzen zen segizioa, Berezibar-erdikoa baserriaren ingurutik irteten zena, aurrean gizonezkoez osatutako bi ilara zeramana eta atzetik txistulariak, emakumeen taldea eta Letania errezatzen zuen apaiza zituena, suzirien zaratez inguratuta elizaraino joaten zen.

Ermita oso ezaguna da bere ohiturazko jaiengatik eta mendeetan zehar belarriak eta abar sendatzeko joaten zen jendearengatik. Taxistak eta kotxe berria erosten dutenak ere igotzen dira bertaraino, santuak bedeinkapena eman diezaieten.

adr_logo

Deba Garaia LGE
Urteaga, 21
20570 Bergara • Gipuzkoa
Tel.: 943 76 25 47 • Fax: 943 76 02 94
info@baserrisarea.com


Kolaboratzaileak

ejgfamancomunidad

Deba Garaia LGE

Gema Arrugaeta (Argazki Artistikoak)