cabecera_04.jpg

Debagoiena Baserri Sarea

Una forma de vida

Agirre + Goikoauzo

Ibilbide hau Bergarako Candy lantegi ondoan hasten da. Bertatik Agirrera joango gara eta ondoren Goikoauzora.

  • Denbora: 1 ordu 30 minutu
  • Distantzia: 6,44 km
  • Zailtasuna: Erraza

DESKRIBAPENA:

  • Bergara: Ibilbidea Bergarako Candy lantegian ondoan hasten da. Bertatik Agirreratz doan bidea hartuko dugu. Berehala Irizar zerrategia ikusiko dugu.

  • Iturbe (Agirre): Iturbe baserri ondotik gorantz doan pista hartuko dugu. Metro batzuk aurrerago eskumaldean baserri bat ikusiko dugularik. Baserri honetan kokatzen zen San Martin baseliza. Ezkerreko bidetik jarraituko dugu.

  • Agirre baserria eta garaia (Agirre): Berehala Agirre baserrira eta garaiara helduko gara. Garaia hau Gipuzkoako egurrezko garai bakarra da. Gorantz jarraituko dugu.

  • Aumategi jauregia (Agirre): Eskumaldean Aumategi Jauregia kokatzen da. Jauregiaren burdinezko ate baten ondotik eskumara hartuko dugu. Pistatik jaisten hasiko gara. Bidegurutzera heltzean ezkerreko bidea hartuko dugu.

  • Egiño (Agirre): Gaur egun, hutsik dagoen baserri bikaina da. Bidetik goratz jarraituko dugu.

  • Surrako gurutzea (Goiauzoa): Ia eskualde osoan ikusten den gurutzea da. San Martin Agirreren omenez ezarri zuten bere kanonizazioaren lehen mendeurrenean, 1862-1962. Bertan iturri bat ere kokatzen da. Bidea jarraituko dugu.

  • Lamaino-Etxeberria (Goiauzoa): Bide bazterrean kokatuta dagoen iturri bat pasa eta berehala baserri multzo batera helduko gara. Horietako bat Lamaino-Etxeberria nekazalturismoa delarik. Bidean aurrera jarraituko dugu.

  • Lamariño Torre (Goiauzoa): Berehala Lamariño Torre baserrira helduko gara. Pixka bat aurrerago Zubipe baserria kokatzen da. Lamariño Torre baserriaren aurrean dagoen bidegurutzean eskumarantz hartu behar dugu.

  • San Martzial ermita (Goiauzoa): Ermita inguruan mahaiak, jolasgunea, erretegiak etab. daude. Oso ezaguna da San Martzial egunean bertan ospatzen den jaia. Jolasgunearen inguruan eskumako norantza hartu behar dugu.

  • Azkatzu baserriak (Goiauzoa): Aldapa bukatzen den puntuan Azkatzu Gainekoa eta Azpikoa baserriak kokatzen dira. Pixka bat aurrera jarraituz eskumaldean iturri bat kokatzen da. Bideari jarraituz Bergara herrigunera helduko gara, Santa Marina eliza eta azoka ingurura.

  • Bergara: Azoka parean ikusten dugunean eskumarantz joan behar gara eta metro batzuk aurrerago eskumara hasten den bidegorria. Bidegorria antzinako trenbidea da, hau tunel baten barrutik pasatzen delarik. Tunela pasa eta metro batzuk aurrerago ibilbidea hasi den Candy lantegia ikusiko dugu.

Eguraldia

Azaroa 2024
A A A O O L I
28 29 30 31 1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 1
Al Abe 23
Olentzero
Al Abe 23
Olentzero
Al Abe 23
Olentzero
Al Abe 23
Olentzero
Al Abe 23
Olentzero
adr_logo

Deba Garaia LGE
Urteaga, 21
20570 Bergara • Gipuzkoa
Tel.: 943 76 25 47 • Fax: 943 76 02 94
info@baserrisarea.com


Kolaboratzaileak

ejgfamancomunidad

Deba Garaia LGE

Gema Arrugaeta (Argazki Artistikoak)