Aintzinako bideak, gure arbasoek erabilitakoak, zure esku dituzu. Gure iragana berpiztu nahi baduzu, hau da zure lekua.
Landaguneen arabera bilatu
Udalerrien arabera bilatu
Ibilbide zirkularra da, Bergarako Goiauzoa, Agirre eta Harane landa eremuak zeharkatzen dituena. Marka txuri-berdez markaturiko herri-xenda, herriko natura txoko interesgarriak gurutzatzen dituena: San Martzial, Surrako Gurutzea, Agirreko Garaia eta "Ferrocarriles Vacongados" trenbidea (Durango-Zumarraga). "Ferrocarriles Vascongados" trenbidea "Vasco-Navarro" trenbidea (Bergara-Gasteiz-Lizarra) Mekolalden gurutzatzen ziren.
Intxorta igoera. Ibilbide honetatik, Bizkaiko eta Gipuzkoako mendiak izango ditugi ikusgai: Udalatx, Anboto, Urkiola, etab. Aipatzekoa da bertako landaretza, batez ere, pagadiak.
Ibilbide honetan Aretxabaletako mendirik ezagunenera igoko gara, Kurtzebarrira. Bertatik Debagoiena bailarako bista bikainak daude.
Kurtzetxiki (Gurutzetxiki) mendi tontorretik bista panoramika miragarriaz gozatu daiteke.
Ibilbide honek Bedoña eta Oro auzoak lotzen ditu.
Ibilbide honetan naturak garrantzi handia baldin badu, eta batez ere basoak (pagadiak, alertzeak, herrian dauden hagin bakarrak...), ezin da baztertu bertan dauden aztarna arkeologikoak: tumuloak alegia. Etnografian, berriz, desagertzear dauden azkenengo galtzada zaharrak; Oñati-Legazpi-Urretxu-Antzuola mugarriak...
Uzarraga eta Galartza ezagutzeko bidea ematen digu ibilbide honek. Bergara aldean, baina Antzuolako udalerrian kokatuta dauden baserriak ikusteko aukera izango dugu.
Angiozar errekan zehar bere garaian garrantzizkoak izan ziren hainbat errota ikus ditzakezu. Gaur egun, Jose Migel de Barandiaranek egindako ikerketei esker ezagutzen da beren balio historikoa.
Antzinako trenbidean ibilbideak auzo denak zeharkatzen ditu Irimo Barrena eta Galartza izan ezik.
Ohiko ibilbide honetatik Oñatiren ikuspegi zabala dugu. Erdigune historikoan hasi eta nekazaritza giroko auzoetatik igarotzen da, eta altxor natural eta etnografiko ugariz gozatzeko parada izango dugu.