Bertako ekitaldirik garrantzizkoena salda eta karitate banaketa direlarik.
Karitate izenarekin Osintxuko kofradia religioso batek beraien kideei eta Osintxura gerturatzen dan jendian artian banatzen duen ogi eta haragi pusketari deitzen zaio.
Kofrade bakoitzak hiru ogi eraman behar izaten ditu eta denen artean behi bat erosten dute. Behi hau festen goizeko bisperan hiltzen da eta festa egunean goizeko ordu biak inguruan auzoguneko plaza erdian kofradeak piztutako su baten hiru lapikotan egosten da. Egunsentian apaizak lapikoko edukia bedeinkatzen du. Gero bertara jendea hurbiltzen hasten da eta kofradeak pertsona bakoitzari ogi pusketa bana ematen dio ogia lapikoan dagoen saldakin bustitzeko eta jateko. Bertara hurbiltzen den jende guztiak dauka eskubidea pusketa honi. Arratsaldeko zortziterdiak inguruan, lapikoak sutatik kentzen dituzte eta eskola publikora eramaten dira. Bertan, haragia pusketatan zatitzen dute, saski batzutan pillatzen dituzte eta bertara gerturatzen dan jendean artean banatzen dute haragi zatiak ogi pusketa batekin. Haragi eta ogi pusketa honek karitatea izena hartzen du.
Osintxuko jaiak sinbolikoki berresten dute Osintxun norbere izatea eta ezberdintasuna herriko-erkidegotik.
Karitatearen kofradiak izaera erlijiosoa baino auzoarteko izaera dauka, hau da, auzo-elkartea zen elkarlaguntzarako. Horrek fedegabeko biztanleak eta bertara lotura dutenak ere kide izatera erakartzen dituelarik.
Bazkide bakoitzaren betebeharra urtero kuota bat abonatzea eta txandaka sukaldeko lanak egitea da.
Kofradian kidetza borondatezko ekintza bat da baina ia biztanle denak dira bazkide. Landa eremuko ia biztanle denak dira bazkideak eta auzoguneko biztanleak nahiz eta bazkide kopurua bajuagoa izan ezin da esan hau bajua denik.