Atal honetan zehaztuko dugu Juan Ochoa de Ascarretzabal Juan de Mondragón de Ascarretazalen anaia zela, azken hau XVI mendearen hasieran Indietara joan zen eta nagusiki Potosí eta Cuzco hirietan bizi izan zen. Bertan bere izena aldatu zuen Juan de Mondragón-era. Bere testamentuan agindu zuen Eskoriatzan ospitale bat egiteko dirua kopuru garrantzitsu bat ematen zuela eta bere ondorengoak bere proiektua aurrera eraman zuten. Horrela, Santísimo Rosario ospitala eraiki zuten, gaur egun, Humanitate eta Hezkuntza Zientzen Fakultatea (HUHEZI) kokatzen delarik.