Baserri Sarea Debagoiena eskualdeko baserritarren artean osatu dugun sare bat da, teknologia berrien laguntzaz, gure produktuak online saltzeko plataforma bat sortu dugularik.
Gainera, honen bitartez, gure eskualdeko baserritarren nekazaritzako jarduerak barreskuratu, sustatu eta sendotzea dugu helburu.
Baserri Sarea online dendan saltzen dugun produktua kalitatezkoa da, gure jakintzaren, kulturaren eta bizimoduaren emaitza, alegia. Zuen etxeetara baldintza ezinhobeetan iristen den produktua.
Online erosteak dituen abantailen artean bi nagusitzen dira: Baserri Sareako online dendak erosketa eguneko edozein ordutan gauzatzeko aukera eskaintzen dizu, eta gainera, erosketa zuzenean zure etxean jasoko duzu.
Honez gain, produktu bakoitza modurik egokienean garraitzen da zure etxera, baldintza ezinhobeetan iristeko eta jatorrizko zaporea mantentzeko. Horretarako, hotzeko zein giroko tenperaturako garraioa erabiliko dugu. Gainera, hau guztia guk, baserritarrok, adostutako bidezko salneurrian egingo da.
Arazo edo zalantzarik izanez gero, bezeroaren arretarako zerbitzua dugu, gurekin harremanetan jartzeko honakoen bitartez: posta elektronikoz Posta elektroniko honek spam-aren aurkako babesa dauka. Javascript-a aktibatu beharra dago ikusi ahal izateko helbidean, gure Kontakturako Inprimakia betez edo telefonoz 943 76 25 47 zenbakian, astelehenetik ostiralera 08.00etatik 15:00etara.
Gure produktuak modu naturalean eta artisau eran landutakoak dira, sasoikoak eta gure eskualdean bertan ekoiztutakoak. Horrela, gure lurraldeko ekonomia bultzatzeaz gain, gure paisaia eta ongizatea bermatzen eta babesten dira, geroz eta gehiago baitira elikadurak gure osasunean duen garrantziaz jabetu direnak.
Gure produktuek kalitatezko bereizgarri ezberdinak dituzte, horietako batzuek ziurtagiri prozesu garrantzitsuen babesarekin, Idiazabal Jatorrizko Deitura, Getariako Txakolina, Eusko Label edo Zigilu Ekologikoaren babespean.