Bertan auzoko bilerak ospatzen dira. Elkartea ere bertan kokatzen da.
Arantzazun "BERPIZTU" programa martxan jarri zen. Itsasmendikoik 2002ko otsailean jarri zuen abian programa hau, aurrez aukeratutako 5 eremutan eta ondoren beste eremu batzutara zabaldu zen, Arantzazu barne. Programa honetan Udalak eta Landa Garapen Elkarteak (LGE) ere inplikatzen dira, guztion artean programa modu koordinatuan eta bateratuan bultzatzen dutelarik.
Programa honek EAEko landa-eremuak suspertzeko Garapeneko Dinamika Autonomoa sortzea du helburu, gizarte ehunaren dinamizazioaren eta gaikuntzaren bidez. "BERPIZTU" programaren bidez, programa aplikatzen den lekuetan landa-eremuetako biztanleek parte har dezatela lortu nahi da, jarduera-ideiak eta proposamenak berreskuratzeko eta sortzeko, eta proiektu bihurtzeko. Baina ez zen Ekintza Planik landu.