Datorren ekainaren 6an, asteazkena, "Gure Lurra, Gure Etorkizuna" Dokumentalaren Aurkezpena egingo da Arrasateko Kultur Aretoko Jokin Zaitegi Aretoan. Informazio gehiago ondorengo loturan: GURE LURRA, GURE ETORKIZUNA
Urbia-Artzaintzaren bidea: Arantzazuko Parketxeak eta Arantzazuko Adiskideak elkarteak 2012rako mendi-irteerak antolatuko ditu Arantzazutik. Guztira 5 ibilbilaldi gidatu egingo dira maiatzetik urrira bitartean, eta bigarrena datorren igandean, ekainaren 3an, izango da. “Urbia-Aratzaintzaren bidea” izeneko mendi ibilaldi honetan, Arantzazutik Urbiarako ibilbide zirkularrean dauden txoko miresgarriak ezagutzeko aukera ezin hobea izango da. Abiapuntua:…
Azoka biziberritzeko ekimena urrats berriekin dator, orain artekoaren diagnostikoa egin eta lantaldeen sinergiak aztertzeko. Bagara herri ekimenak eta Udalak abiarazitako azoka biziberritzeko ekimena bigarren fasean sartzear da. Berriaren iturria eta lotura Goiena Aldizkaria, 2012-05-11
Taldeei zuzendutako aterpetxea egingo dute Arantzazun. Gandiaga Topagunean egongo da eta 35-40 pertsonarendako tokia egongo da. Berriaren iturria eta lotura Goiena Aldizkaria, 2012-05-11
Maiatzaren 18, 19 eta 20an, azkenengo urteetan bezala, Mundumira ospatuko da gure bailaran, Munduko Kulturen Jaia alegia. Mundumira, Euskal Herria aldizkariak eta Debagoienako Mankomunitateak antolatzen duten jaialdia, zortzigarrenez ospatuko da aurten, eszenatoki bitan: Leintz Gatzagan eta Eskoriatzan. Aurreko edizioetan bezala, herri bietako kaleak, kultur-emanaldietarako agertoki bilakatuta, bisitariak zabal-zabalik hartzeko prest…
943 76 25 47 8:00-15:00 Ast-Ost