Lurraldeko eta eskualdeko beste herri batzuetan bezala, Arrasaten eta Oñatin, esaterako, Bergaran ere sortu dute Zero Zabor taldea.
Zaborraren egungo kudeaketarekin kezkatuta dagoen herritar talde batek sortu du, eta hauxe diote: "Hondakinekin arazo bat dugula kontziente garen talde baten denbora daramagu gai potolo honen inguruan hausnartzen. Bergararrak arazo honen parte gara, baina zinez sinesten dugu konponbidean ere parte aktibo izango garela".
Bergarako Zero Zabor taldearen helburu nagusiak hauek dira: kontzientzia sortzea, informazioa zabaltzea eta hondakinen kudeaketa arduratsua bultzatzea.
Taldeko partaideak eguazten guztietan batzen dira, kultura etxean, eta edozein herritarri irekita egoten dira batzarrak.
Berriaren iturria
Goiena Aldizkaria, 2012-01-13