Atal honetan gure bailarako ekoizleen fitxak aurkituko dituzu. Gainera, hauek kokapenaren eta produktuen arabera bilatu ahalko dituzu. Ezagutu gure bailarako ekoizleak!
Kokapenaren arabera bilatu
Produktu motaren arabera bilatu
Gomiztegi Baserria Arantzazun kokatzen da, Oñatin. Bertan, Artzain Eskola kokatzen da. Gomiztegin gaztak, esnea eta haragia ekoizten dute. Bizitarako ardiak eta ahariak ere badituzte. Gomiztegi Baserriak bere web orria ere badu: www.gomiztegi.com
Idurixo Baserria Goiauzoan kokatzen da, Bergaran. Bertan, Beatriz Astigarragak Eusko Labeleko haragia (txahalak, 5 hilabeteko oilaskoak eta hilabete bateko oilandak) ekoizten ditu.
Iraban Baserria Garagaltzan kokatzen da, Oñatin. Bertan, Maite Biainek kiwi ekologikoak ekoizten ditu.
Irazola Baserria Larrañan kokatzen da, Oñatin. Bertan, Mikel Uribeetxeberriak baserriko ogia egiten du.
Jakion S.L., Debagoieneko baserrietako nekazal iharduera berreskuratu, bultzatu eta indartzeko sortutako enpresa da. Baserriei, beraien nekazal ustiaketak doitasunez mantenaraziko dituen zerbitzuak eskaintzeko. Jakionek bere web orria ere badu: www.jakion.es
Lapatza Baserria Irimo Barrenan kokatzen da, Antzuolan. Bertan, Tomas Larrañagak barazki, fruta eta landare ekologikoak ekoizten ditu. Lapatza Baserriak bere web orria ere badu: www.lapatza.com
Loidi Baserria Angiozarren kokatzen da, Bergaran. Bertan, Jose Mari Izagirrek barazki ekologikoak ekoizten ditu.
Mendibitzu Baserria Arkarazon kokatzen da, Aretxabaletan. Bertan, Lete anaiak gazta eta haragi ekologikoa ekoizten dute. Mendibitzu Baserriak bere web orria ere badu: www.mendibitzu-ekologikoak.com
Mitarte Garai Baserria Areantzan kokatzen da, Aretxabaletan. Bertan, Asun Zaloñak gazta, kontserbak, barazkiak, lorak, ardi esnea eta arrautzak ekoizten ditu.
Mª Jesus Revuelta Iglesias y Otros E.Z.-en ustiapena Bolibarreko Eraña eremuan kokatzen da, Eskoriatzan. Bertan, barazki eta fruta ekologikoak ekoizten dira.
943 76 25 47 8:00-15:00 Ast-Ost