Lope Agirre Amerikako konistatzaile eztabaidakorrena izan zen. "Jainkoaren Hira", "Askatasunaren Printze", "Marañon Garaitezinen Buruzagi Ahaltsu" eta "Erromes" izenak hartu zituen gizona. Garaituek inoiz arrazoirik ez dutela jakitea besterik ez zitzaion falta. Amazonasen zehar egin zuen bidaia zoragarria, bere bizitza osoa, Shakespeareren tragedia bateko pertsonaia bat bailitzan igaro zituen. Sevillan moxal-bezatzaile gisa emandako bizitza. Bere "Gehiago balio izatea". Bere amaierarainoko borroka, bere alabaren heriotzarekin. Konspirazio, traizio, heriotz, borroka eta hilketaz beterik egindako bidaiak -guzti hori natura latz irudikaezin batean-, bete-betean harritzen gaitu. Azkenik, Felipe II.ari bidali zizkion gutunek -erreboltari azken ondorioetaraino eutsiz, independentziarako asmo argi batez gainera-, pertsonaia hau historigile eta idazle moderno ugariren ikerketen gune bihurtu dute. Pertsonaia ilun honen irudia osatzeko, merezi du Elias Amezagak bere "Lope de Aguirre descuartizado" izenekoan idatzitako hitzak apaitzea: "Lope de Aguirre, Jainkoaren Hira. Marañon Garaitezinen Buruzagi Ahaltsua, agur. Agurtu egiten zaitut. Eta nirekin batera, hemen bildutakoak zure gertaegunak ospatzeko. Gorespen zuri, Marañon adoretsua, data historiko honetan. Oroimen hunkitua zure jaiolekuaren ondoan. Haizean, ukiezinean, zure hilobi izan ziren biderik gabeko hodeiertz horietan deitzen zaitugu, ager zakizkigun eta entzun gaitzazun arrenduz...".