cabecera_04.jpg

Debagoiena Baserri Sarea

Una forma de vida

Antzuolako Izapideak online

Atal honetan online egin ahal diren Antzuolako udaletxeko izapideak aurkituko dituzu.

Udaletxean herritarrei emandako aurrez aurreko zerbitzuez gain, gero eta zerbitzu gehiago sarean jarri dira, zerbitzu horietara sarbide azkar eta eroso bat emanez.

UDAL ZERBITZU TELEMATIKOAK (ONLINE)

Teknologia digitalen garaian, erakunde publikoek herritarrengana gerturatzeko asmoz martxan jarri duen zerbitzu berri bat da. Helburua Gipuzkoako Lurralde Historikoko zerbitzu honetara atxikiturik dauden udalak zerbitzu azkar eta erosoa eskaintzea da, herritarrei udal ezberdinetan egindako eskaerak, zergak, isunak eta biztanleen erroldako datuak kontsultatzeko aukera emanez. Errolda agiriaren eskaera ere egin daiteke eta zerga eta tasen agiriak ordaintzeko aukera ere ematen du.

Kontutan izan behar da izapideak internetetik egin ahal izateko erabiltzailea autentifikatu egin behar dela, datuak babesteko eta pribatasuna bermatzeko. Udal zerbitzu telematikoetan autentifikatzeko edo sartzeko bi aukera daude:

- Erabiltzaile kodea eta pasahitza lortzea. Hau izapidea egin nahi den erakundean eskatu behar da, kasu honetan udaletxean. Eskaera hau internetetik edo erakundean bertan egin daiteke:

- Bata, udaletxean bertan eskaera orria betez, kontratu bat sinatuz eta NAN kopia bat aurkeztuz. Kontratua sinatu ondoren, udaletxeko funtzionarioak zerbitzu telematikoetan alta emango dio, eta erabiltzaile kode eta pasahitza emango dizkio. Herritarrak nahi badu, bere etxera joandakoan aukera dauka pasahitza aldatzeko (Zerbitzu Telematikoen menuaren barruan Konfigurazioa atalean). Erabiltzaile kodea eta pasahitza maiuskulaz sartu behar dira.

- Bestea, zerbitzu telematikoetan sartu (hemen sakatuz) eta konfigurazio atalean zure pasahitza eska dezakezu. Irekiko den lehioan zure datuak idatzi eta udaletxetik zurekin harremanetan jarriko dira pasahitza emateko.

- IZENPEK luzaturiko ONA txartela, herritarren txartela, Osakidetzako txartel digitala edo Barne Ministeritzak luzaturiko NAN elektronikoa edukiz gero, ez dago erabiltzaile kodea eta pasahitza eskaera egin beharrik. Zuzenean sar daiteke edozein ordenagailutik, baina horretarako, ordenagailua egokitua egon beharko da txartela irakurtzeko (alegia, txartel irakurgailua instalatua eduki beharko du). Txartela txartel-irakurgailuan sartu eta ondoren, txartelaren irudiaren gainean klik egin behar da eta txartela etaratzean jasotako pasahitza sartu.

Kontutan izan beharko duzu txartel digitalek iraungipen data bat izango dutela, eta data hori pasata egotekotan, berriztu egin beharko duzula. Gainera, normalean ordenagailuan programatxo bat instalatu beharko duzu txartela erabili ahal izateko. Programa hori lortzeko ondorengo loturan sartu:

- NAN elektronikorako softwarea

Hauek dira Udal Zerbitzu Telematikoetan egin ahal diren Antzuolako udaletxeko izapideak:

- Biztanleen udal errolda:

- Errolda ziurtagiria eskatu
- Etxekideen ziurtagiria eskatu (inskripzio ziurtagiria)
- Errolda historiala eskatu

- Kontu Hartzailetza - Hazienda:

- Ordainketak Online
- Tasa eta zergen kontsulta (eta ordainketa)
- Errezibo kontsulta

- Udaltzaingoa:

- Isunen kontsulta (eta ordainketa)

dirulaguntzak_NAA

izapideak_naa

5

3

1

7

EHAAGAO

1

ordainketa-online

adr_logo

Deba Garaia LGE
Urteaga, 21
20570 Bergara • Gipuzkoa
Tel.: 943 76 25 47 • Fax: 943 76 02 94
info@baserrisarea.com


Kolaboratzaileak

ejgfamancomunidad

Deba Garaia LGE

Gema Arrugaeta (Argazki Artistikoak)