Lurra lantzen dutenen esfortzua ulertuz eta Debagoiena bezalako leku batek eskeintzen duenaz gozatuz.
Gure eskualdeko naturaz, paisaiez, biodibertsitateaz eta landa giroaz bustitzeko abiapuntua.
Inguru bikaina erdi aroko sekretuak ezagutzeko, ibilbide ezkutuetan barrena gure historia bizitzeko.
Uzarraga bizirik mantentzeko lantalde bat sortu dute Antzuolako herritarrek. Euren asmoa Uzarragari beste aukera bat ematea da.
Bihar, apirilaren 20a, hirugarren asteburua denez gero, Baserritarren Azoka egingo dute Seber Altube plazan 9:00etatik 14:00etara.
Debagoienako baserritarren produktuak online saltzeko denda birtuala du Baserrisarea.com helbideak, beste zerbitzu batzuen artean. Gure ekoizleak hasi dira sare bidezko eskaerak jasotzen.
Hazi eta Arrasateko Udalarekin elkarlanean bailarako landa eremuetara IKT-ak (Informazio eta Komunikazioko Teknologiak) gerturatze asmoz, Udalan LANDATIC ikastaroa antolatzea nahi dugu. Bertan, oinarrizko alfabetizazio informatiko ikastaroa emango da.
Duela hilabete batzuk Bergarako Pol-Pol Mendi Taldeak eta herritar talde batek "Bergarako Mugarrien Buelta" izeneko mendi itzulia sortu zuten. Datorren igandean, apirilaren 14ean, 4. etapa egingo dute, Osintxutik Uberara.
Gure auzolokaletan urtean zehar ekintza ezberdinak antolatzen ditugu zuretzat, zatoz gure agenda ikustera!
Aintzinako bideak, gure arbasoek erabilitakoak, zure esku dituzu. Gure iragana berpiztu nahi baduzu, hau da zure lekua.
{loadposition search_3}
Gure herriaren ondarea gure adinekoen jakintza eta eskutik belaunaldi berriei jakinarazia.
{loadposition search_4}