Lurra lantzen dutenen esfortzua ulertuz eta Debagoiena bezalako leku batek eskeintzen duenaz gozatuz.
Gure eskualdeko naturaz, paisaiez, biodibertsitateaz eta landa giroaz bustitzeko abiapuntua.
Inguru bikaina erdi aroko sekretuak ezagutzeko, ibilbide ezkutuetan barrena gure historia bizitzeko.
Debagoieneko nekazaritzaren erakusleihoa da Baserrisarea.com. Beste zerbitzu askoren artean –denda birtuala barne–, ekoizleen lanaren eta produktuen berri ematen da atarian, kontaktu eta guzti. Maria Jesus Revueltak Eskoriatzako Bolibarreko Eraña eremuan dauka ortua.
Datorren igandean, maiatzaren 19a, Atxorrotzeko (edo Aitzorrotz) ingurunea eta ermita auzolanean txunkuntzeko deia egin dute.
Datorren igandean, maiatzaren 19a, Arrasatetik Oñatira doan bidegorri berria inauguratuko dute. Hau hainbat landa eremuetatik pasatzen da: Musakola (Arrasate), Elorregi (Bergara), Zubillaga (Oñati), Santxolopetegi (Oñati), Garibai (Oñati) eta Goribar (Oñati).
Bihar, maiatzaren 18a, hirugarren asteburua denez gero, Baserritarren Azoka egingo dute Seber Altube plazan 9:00etatik 14:00etara.
Datorren ostegunean, maiatzaren 16a, Aramaioko kultura etxean Basoetako Bioenergiari buruzko jardunaldi bat egingo da.
Gure auzolokaletan urtean zehar ekintza ezberdinak antolatzen ditugu zuretzat, zatoz gure agenda ikustera!
Aintzinako bideak, gure arbasoek erabilitakoak, zure esku dituzu. Gure iragana berpiztu nahi baduzu, hau da zure lekua.
{loadposition search_3}
Gure herriaren ondarea gure adinekoen jakintza eta eskutik belaunaldi berriei jakinarazia.
{loadposition search_4}