Inguru honetan lantegi ugari lekutzearekin bertako itxura guztiz aldatu da. Hala eta guztiz ere, oraindik bizirik diraute baserrik adierazgarrienak. Zaharrenetariko bat Salturri da. Leiho bikoitz bat du eta arku zorrotzek Erdi Aroko eraikuntza dela adierazten dute.