DESKRIBAPENA: Gutxigorabehera 6 m-ko diametroa eta 0,4 m-ko altueradun tumulua daukan trikuharri bat da. Erdialdean, 1,5 x 0,6 x 0,2 m-ko sakonune bat dauka egituraren mendebaldeko ertzerarantz zabaltzen dena; barrualdean, eta hegoaldeko alboan, bloke ugari azaleratzen dira, eta ekialdeko ertzean neurri txikiko zenbait harlauza datzate.
HISTORIA: B. Gandiaga eta T. Ugaldek aurkitu zuten 2000an.