DESKRIBAPENA: Gutxigorabehera 13 m-ko gehienezko diametroa eta 1 m arteko altuera dituen tumulu bat da. Egituraren IM-rantz apur bat deszentratuta dagoen sakonune bat dauka, ekialdeko ertzeraino lubaki moduan zabaltzen dena.
ESKU-HARTZEAK: 1990 urtea, indusketa Aitzgainen.
HISTORIA: F. Alcala, L. del Barrio eta Tx. Ugaldek aurkitu zuten 1980an.