Bertan auzoko bilerak egiten dira eta elkartea ere kokatzen da. Gainera taberna zerbitzua ere eskaintzen da:
- Zapatuan / Jai Bezperan: Gaueko meza ondoren
- Domekan / Jai Egunean: Goizeko meza ondoren 11:00etatik-14:00etara
Araotzen "BERPIZTU" programa martxan jarri zen. Itsasmendikoik 2002ko otsailean jarri zuen abian programa hau, aurrez aukeratutako 5 eremutan eta ondoren beste eremu batzutara zabaldu zen, Araotz barne. Programa honetan Udalak eta Landa Garapen Elkarteak (LGE) ere inplikatzen dira, guztion artean programa modu koordinatuan eta bateratuan bultzatzen dutelarik.
Programa honek EAEko landa-eremuak suspertzeko Garapeneko Dinamika Autonomoa sortzea du helburu, gizarte ehunaren dinamizazioaren eta gaikuntzaren bidez. "BERPIZTU" programaren bidez, programa aplikatzen den lekuetan landa-eremuetako biztanleek parte har dezatela lortu nahi da, jarduera-ideiak eta proposamenak berreskuratzeko eta sortzeko, eta proiektu bihurtzeko. Horretarako hainbat dinamika egin ziren eta Ekintza Plan bat landu zen.