UDALERRIA: Oñati-Donemiliaga (Araba).
Lurrean datzan monolito bat da, eta ondorengo neurriak ditu: 5,4m-ko luzera eta 0,45 - 1m arteko zabalera. Elementua bertako hareharrizkoa da.
- Esku-hartze arkeologikoa: 1982an Aranzadi Zientzi Elkarteko zenbait kideek 25 cm-tako zanga bat egin zuten bloke aske bat zen jakiteko. Lan hauek ez zuten inongo materialik eman, baina gaur egungo mugarriaren muturrean monolitoan material bereko harri batzuk agertu ziren (Peñalver, 1983: 369).
OHARRAK: Monolitoa Arabako lurraldean datza.
HISTORIA: B. Gandiagak aurkitu zuen 1964an.