cabecera_03.jpg

Debagoiena Baserri Sarea

Una forma de vida

Dendako Ekoizleak



banaketa_eu
nolaErosi_eu
aldaketak1 

San Juan Batailatzaileran Eliza

lnguruko biztanlegune nagusi izan zen garaiko testigantza oso gutxiri eutsi zaio, nahiz eta jaso dugun monumentu sailak orduko habitataren ezaugarri batzu aditzera ematen dizkigun.

Etxebizitzak orain dela gutxi berritu den antzinako San Juan Bataiatzailearen Eliza inguruan biltzen dira.

Nahiz eta tenplario garaikoa omen den eliza zahar (Antzuolako lehen parrokia) honen kanpoaldea egoera tamalgarrian badago ere, eliza barrua dugu bertan interesgarriena:

  • - Erretaula, Antxietaren eskolakoa, bere ikasle Jeronimo de Larreak eginikoa XVII. mendean.
  • - Marfilezko edo Urrutiko gurutzea ere XVII. mendekoa da, Mejikon bizi zen Urrutia baserriko seme batek bidalia.

Dokumentuek frogatzen dutenez, XV menderako eraikita zegoen eliza hau.

Bestalde oraindik gordetzen dituen arrasto arkitektonikoengatik, hala nola nabearen sostenguen ezaugarriak, tenpluaren aurrkaldeko Leihate gotiko tankerakoa, sarrera bezala erabiltzen den portada dobelatua, etabar, uste da egungo eliza XV mendearen amaieran hasi zireal eraikitzen, XVI mendearen erdialdean amaituz. Agian arrazoi horregatik ez dago eliza honen eraikuntzari buruzko daturik, parrokietako liburuak XVI mendearen erdialdera hasi bait ziren egiten.

Honela, badago errezibo bat zeinaren arauera Pierres Picart eskultoreari Anoetako elizak ordaindu zion 1588 urtean eta honek adierazten du eraikuntza lanak amaituta zeudela, eskultore honek egin bait zituen bi aldamenetako erretabloak.

Eraikuntza XVIII mendean osatu zen dorrearen eraikuntzarekin, bien bitartean portikoa, neoklasiko itxurakoa, XVIII mendearen amaieran edo XIXaren haseran eraiki zutenaren susmoak daude. Dorreak duen erakin itsusi batean, erlojuaren makina gordetzen da; XX mendeko haseran egina izan daiteke, 1915 urteko argazkietan ageri bait da.

Saloi-oinplanoko elizatxoa, nabe bakar eta zortzialdeko absidearekin. Dorrea, oinplano lauangeluarreko, tenpluaren atzekok parteari eratxekia dago, non bi koru altu aurkitzen bait dira. Nabea bi atalekoa du eta gurutze-gangekin estalia dago, hauen nerbioak hormei eratxekitako harroin eta kapitel gotikoekiko koloma-baletatik abiatzen direla. Murruek, harlanduzkoak eta kanpotik kontrahormez hornituak izaki, trazeria gotikozko leihate zorrotz bat erakusten dute burualdean, eta erdi-puntuko arkuzko bao errenazentistak alboetan. Eliz ataria ebanjelioaren aldean kokatzen da eta harrizko karelen bidez elkartutako sekzio karratuko habeek eusten diote. Tenplurako sarrera erdipuntuko arkuan dobelatutako portada batetik egiten da.

Kontaktua

943 76 25 47 8:00-15:00 Ast-Ost

Saskia

Ez dago eskaerarik.

Sarrera






boletin_eu
sasoi-eu
eu
spot
eu
adr_logo

Deba Garaia LGE
Urteaga, 21
20570 Bergara • Gipuzkoa
Tel.: 943 76 25 47 • Fax: 943 76 02 94
info@baserrisarea.com


Kolaboratzaileak

ejgfamancomunidad

Deba Garaia LGE

Gema Arrugaeta (Argazki Artistikoak)