cabecera_02.jpg

Debagoiena Baserri Sarea

Una forma de vida

Dendako Ekoizleak



banaketa_eu
nolaErosi_eu
aldaketak1 

Zumeltzegi Dorrea

ZUMELTZEGI

Oñatiko herria ikus daitekeen hegi baten gainean kokatuta dago gaur baserri bihurturiko dorre-etxe hau, eta oriandik ere gordetzen ditu eraikuntza eta egiturazko zenbait ezaugarri, Gipuzkoan ezagutzen ditugunetan zaharrena bide dela adierazten digutenak.

Gehien bat XIV mendearen erditik XV mendearen eri alderarte egin ziren Ahaide Nagusien guduei lotuta daude dorre-etxe hauetan, murruen lodiera eta baoen dimentsioak dira bere antzinatasunaren ezaugarririk nagusienak.

Gebaratarren antzinako leinu boteretsuarena izandako Zumelzegi dorreak, ia bi metro lodi diren murruak duazka eta orain urte gutxi arte bere baoak murruarteka soilak bakarrik ziren, estu eta luzeak, eraikuntza guztian zehar barreiaturik.

Azken garaietan, lehenengo bao hauetariko batzu urratu egin ziren argitasun handiago bat lortu nahiean, eta lehio berriak zabaldu zitzaizkion neurri batean dorrearen guda edo defentsa kutsua galduz.

Hala ere, bere kokagune gaihenak, bere konposizioaren sinpletasunak eta bere sendotasun handiak, Oinaz eta Ganboatarren aerdi-aroko gudu nahasmenduzkoen oroitzapena bizirik gordetzen laguntzen dute.

1964eko urtarrilaren 17an emandako Ministeritzaren Agindu baten bitartez Zumeltzegi Dorrea Interes Probintzialeko Monumentu Historiko-Artistiko izendatu zuten.

Oinplano nabarmenki karratuko edifizioa, 13,6 x 13,4 metroko neurriekin, eta 15 metroko altuerarekin.

Oraindik gordetzen du dorrearen lehen oinera igotzeko jatorrizko patin edo kanpoko eskailera, Ekialdeko murruari eratxekita.

Kanpoko murruak harlangaitzezkoak dira, eta landuak fatxada kantoietan eta baoen azpaduretan, azken hauek beren jatorrian gezi-leiho estu eta luzeska batzuk besterik ez bazituzten ere beren irekidura guztitzat.

Edifizioaren bukaera, hasiera batean bere perimetroan almenaduen estalki laun bat izango zena, estaldurazko elementu bezala zurezko egitura eta ohizko teila dituen lau isurkiko estalki batek egiten du gaur egun.

Bere bikaintasuna eta lerdentasuna murrizten dizkioten eraikin sail bat eratxeki zaizkio azkenaldean dorreari.

Kontaktua

943 76 25 47 8:00-15:00 Ast-Ost

Saskia

Ez dago eskaerarik.

Sarrera






boletin_eu
sasoi-eu
eu
spot
eu
adr_logo

Deba Garaia LGE
Urteaga, 21
20570 Bergara • Gipuzkoa
Tel.: 943 76 25 47 • Fax: 943 76 02 94
info@baserrisarea.com


Kolaboratzaileak

ejgfamancomunidad

Deba Garaia LGE

Gema Arrugaeta (Argazki Artistikoak)