cabecera_01.jpg

Debagoiena Baserri Sarea

Una forma de vida

Dendako Ekoizleak



banaketa_eu
nolaErosi_eu
aldaketak1 

Gomiztegi Baserria

Gomiztegi Baserria Arantzazun kokatzen da, Oñatin. Bertan, Artzain Eskola kokatzen da. Gomiztegin gaztak, esnea eta haragia ekoizten dute. Bizitarako ardiak eta ahariak ere badituzte. Gomiztegi Baserriak bere web orria ere badu: www.gomiztegi.com

Gomiztegin ekoiztutako produktuak baserrian, dendetan, azoketan eta interneten saltzen dira. Eta hauetariko batzuk web orri honetan ere.

Historia

1950. urtean, Arantzazuko Frantziskotarrek Gomiztegi erosi zuten, Santutegitik 3 kilometrotara dagoen baserria, Aizkorri Parke Naturalean kokatua. Hasieran ganadu buru gutxi izan arren, ondoren, lur sail zati garrantzitsuak erabili dira ardientzat.

Duela 26 bat urte, ardiak jarri ziren baserrian eta artisau gaztandegi bikain bat egokitu zen. Ingurumenari dagozkion legediak errespetatuz eta artaldea ardurarekin kudeatuz, EAEko latxa artalde onenaren saria ere jaso izan du hainbat aldiz.

Artzain Eskola

Emaitza bezala, 1997. urtean eta Eusko Jaurlaritzaren babesean, Artzain Eskola sortu zen. Urtero, eta ITSASMENDIKOI-ren eskaintza formatiboaren barruan artzain berriak formatu eta trebatzeko Artzain Eskola ikastaroa antolatzen du, baita artzain profesionalentzako ikastaroak ere. ITSASMENDIKOI (IMK) da Euskal Autonomia Erkidegoko landa eta itsasertzeko eremuen prestakuntza, sustapen eta garapen integraleko zentroa.

Nondik:

Produktuak:

 
  • Gazta:

      Gomiztegi Baserriko zelaietan bazkatutako ardiek esne ezin hobea ematen dute. Hori dela eta, esne horrekin egindako gaztek zaporea ezin hobea dute. Gazta hauek urte osoan izaten dira. Web orri honetako Denda Online atalean gazta hauek erosi daitezke. Sartu ondorengo loturan: DENDA ONLINE, GAZTAK

  • Esnea:

      Gomiztegi Baserriko zelaietan bazkatutako ardiek esne ezin hobea ematen dute. Esne hau urtarriletik uztailera izaten da.

 
 
  • Arkumea:

      Gomiztegi Baserriko arkumeek haragi ezin hobea ematen dute. Arkumea urtarriletik apirilera izaten da.

 
 
  • Bizitarako ardiak eta ahariak:

      Urte osoan zehar bizitarako ardiak eta ahariak izaten dira.

 

Informazio Gehiago:

 
 
 

    Gomiztegi Baserria
    Gomiztegi Kooperatiba
    20567 Arantzazu-Oñati
    Telefonoa: 943 25 10 08
    Faxa: 943 25 10 18
    Helbide elektronikoa: Posta elektroniko honek spam-aren aurkako babesa dauka. Javascript-a aktibatu beharra dago ikusi ahal izateko
    Web orria: Gomiztegi Artzain Eskola
    Ordutegia: 8:00-12:30 / 14:00-17:30

 

Argazki Galeria

  • Image folder specified does not exist!
  •  

Kontaktua

943 76 25 47 8:00-15:00 Ast-Ost

Saskia

Ez dago eskaerarik.

Sarrera






boletin_eu
sasoi-eu
eu
spot
eu
adr_logo

Deba Garaia LGE
Urteaga, 21
20570 Bergara • Gipuzkoa
Tel.: 943 76 25 47 • Fax: 943 76 02 94
info@baserrisarea.com


Kolaboratzaileak

ejgfamancomunidad

Deba Garaia LGE

Gema Arrugaeta (Argazki Artistikoak)