cabecera_02.jpg

Debagoiena Baserri Sarea

Una forma de vida

Maurketa Tumuloa

MAURKETA

ESTAZIO MEGALITIKOA: Elosua-Plazentzia

DESKRIBAPENA: 16,5 m-ko diametroa eta 1,6 eta 0,75 m arteko altuera dituen tumulu bat da. Erdialdean 5 m-ko diametroa eta 1,3 m-ko sakonera dituen krater bat dauka, zanga moduan tumuluaren ekialdeko ertzerantz zabaltzen dena. Eraikuntzan erabilitako materialak bertako basaltoak dira.

HISTORIA: T. Aranzadi, J.M. Barandiaran eta E. Egurenek induskatu zuten 1921an, erdialdean haitzean zulatutako hobi bat identifikatu zutelarik (Aranzadi; Barandiaran; Eguren, 1922: 27). Hobi hau monumentuaren antzinako bortxaketa baten lekukoa da.

Indusketan ondorengo materialak berreskuratu ziren:

  • Harrizko industria: triangelu eskaleno bat.
  • Apaingarriak: harrizko bi lepoko ale globular; disko-formako hezurrezko lepoko ale bat (galdua).
  • Besterik: harri-kristal bat.
  • Giza aztarnak: buruhezur zatiak eta hezur printzak (galdua).

ESKU-HARTZEAK: 1921 urtea, T. Aranzadi, J.M. Barandiaran eta E. Egurenek induskatu zuten 1921an.

HISTORIA: J.M. Barandiaranek aurkitu zuen 1920an.

Eguraldia

Azaroa 2024
A A A O O L I
28 29 30 31 1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 1
Al Abe 23
Olentzero
Al Abe 23
Olentzero
Al Abe 23
Olentzero
Al Abe 23
Olentzero
Al Abe 23
Olentzero
adr_logo

Deba Garaia LGE
Urteaga, 21
20570 Bergara • Gipuzkoa
Tel.: 943 76 25 47 • Fax: 943 76 02 94
info@baserrisarea.com


Kolaboratzaileak

ejgfamancomunidad

Deba Garaia LGE

Gema Arrugaeta (Argazki Artistikoak)