cabecera_04.jpg

Debagoiena Baserri Sarea

Una forma de vida

Erroten ibilbidea (Angiozar + Aldai-Egia)

Angiozar errekan zehar bere garaian garrantzizkoak izan ziren hainbat errota ikus ditzakezu. Gaur egun, Jose Migel de Barandiaranek egindako ikerketei esker ezagutzen da beren balio historikoa.

  • Denbora: Ordu 1
  • Distantzia: 6,25 km
  • Zailtasuna: Erraza

DESKRIBAPENA:

  • Salto-Errota (Angiozar): Angiozarko elizatik, erreka ondotik segi eta 1.500 bat metrora dago. 1949an, “Salto-erreka elkartea” izenaz ekin zion lanari, 20 baserrien ehotze-lanak eginaz. Gaur egun deseginda dago.

  • Bolua (Angiozar): Deseginda dago. Angiozarko elizatik goruntz jo eta kilometro batera dago, Angiozar errekaren ertzean.

  • Errotabarri (Angiozar): Angiozarko elizaren barrenean, Bolintxo baino 100 metro gorago. 1936an ekin zion lanari, eta 1964an itxi zen. Orain deseginda dago.

  • Bolintxo (Angiozar): Aurrekoa baino pixka bat beherago, Bergara alderago. Aintzinako egitura han dago oraindik, baina 1969tik geldituta dago.

  • Aldatxarren edo Errotia (Angiozar, Azkuneta): Hasieran Osineta deitu omen zen. Bolintxotik 100 bat metrora.

  • Hiruauzo edo Beko-Errota (Angiozar, Errekalde): Bolintxotik 500 bat metro beherago eta Errotiatik 200 metrora. Esaten denez, hasieran argindarra egiten zuen, eta horretarako igara izeneko egurrezko gurpil bat erabiltzen omen zuten, baina 1952an ehotze-lanei ekin zien. Oraindik ere martxan dago nahi duten bazkideentzat.

  • Loidi Bolua (Angiozar, Errekalde): Aurrekoaren 88 metrora. 1934ean ireki eta 1952an gelditu zen. Armarridun etxe honek arkitektura aldetik oso interesgarria den egitura dauka.

  • Askasibar Bolua (Angiozar, Errekalde): Bere garaian errota izandako baserria. Loidi baserriaren 500 bat metrora.

  • Amuskibar (Aldai-Egia): Bergaratik Angiozarrerako bidean, bi kilometrora dago errotaren zurrunba zegoeneko baserria. 200 bat urte izango ditu dirudienez.

Eguraldia

Azaroa 2024
A A A O O L I
28 29 30 31 1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 1
Al Abe 23
Olentzero
Al Abe 23
Olentzero
Al Abe 23
Olentzero
Al Abe 23
Olentzero
Al Abe 23
Olentzero
adr_logo

Deba Garaia LGE
Urteaga, 21
20570 Bergara • Gipuzkoa
Tel.: 943 76 25 47 • Fax: 943 76 02 94
info@baserrisarea.com


Kolaboratzaileak

ejgfamancomunidad

Deba Garaia LGE

Gema Arrugaeta (Argazki Artistikoak)