- Denbora: 1 ordu
- Distantzia: 2,57 km
- Zailtasuna: Erdi mailakoa
DESKRIBAPENA:
- Bedoñatik Andra Mari Zuri Eliza-Etxera doan bidean, Bioso (Bidasoro) baserriaren parean ezkerrerako bidea hartu eta asfaltatutako bidea amaitzen denean, mendi-bideari jarraituta Kurtzetxikiko (Gurutzetxikiko) gailurrera iritsiko gara. Kurtzetxiki mendiak eskaintzen duen paisaia benetan zoragarria da, bertatik Arrasateko bailararen ikuspegi zabal bat ikusi daitekeelarik.
- Kurtzetxikiko gailurrean elurtegi artifizial bat aurkituko dugu. Lurrean egindako hormazko putzu honek, zazpi metroko sakonera eta sei metroko diametroa ditu eta garai bateko biztanleek bertan elurra pilatzen zuten gero izotza lortzeko.
- Azkenaldian egindako indusketetan, tontor honetako galeria batean giza hezurrak aurkitu dituzte. 1.936ko Gerra Zibileko hezurrak direla uste da, eta gaur egun, Arantzadi Zientzia Elkartea ari da aztertzen.