cabecera_01.jpg

Debagoiena Baserri Sarea

Una forma de vida

Iraeban (Iraban) Baserria

Familiabakarreko baserria, oinplano laukizuzena duena, gutxi gorabehera 15 x 15 metrokoa gehi erantsitako alboko atal bat, 5 x 15 metrokoa, 360 eta 370 koten arteko malda txikiko bizkar batean kokatua eta honako bi atal erraz bereiztekoak dituena: atzealde edo biltegia, Mendebaldean, behe-solairua eta sotoa dituena; eta aurrealde edo bizitokia, Ekialdean, behe-solairua, lehenengo solairua eta ganbara dituena.

Biltegi moduan erabilitako zati zaharrenaren estalkia hiru isuriko estalkia da, eta erantsitako ipar-atala ere hartzen du barruan. Bizitokitzat erabilitako zatiaren estalkia lau isuritakoa da, Ekialdera jotzen duen fatxada nagusiarekiko paralelo dagoen gailurrarekin.

Itxitura-hesiak luzitutako eta margotutako harlagaintzezkoak dira, eta eskantzuetan baino ez ditu harlanduak. Fatxadetako bao gehienak zurezko burualdeak dituzte. Fatxadak bi sarbide ditu: bata aurrealdetik, alderdi nagusitik, Ekialdetik alegia, eskaratzera zuzenean sartzeko; bigarrena atzealdeko fatxadatik, Mendebaldetik, gurdientzako aterpe ireki batean.

I-ko fatxadak bost metro zabaleko eta hamabost metro luzeko eranskin bat du, era orekatsuan jarritako hiru leiho karraturekin. Eraikinaren gainerako elementuak baino geroagokoa da, baina guztiarekin ere eraikin-atal nagusiarekin ongi integraturiko estalki nagusipeko bolumena eratzen du.

W-ko fatxadak ere estalki nagusiaren azpiko atal erantsi bat du, eraikinaren jatorrizko atalaren garaikidea. Gurdiak gordetzeko tegi moduan erabiltzen da.

Eraikinaren barrualdeak erdiko sekziodun zurajea du: pilareak, habeak eta gapirioak. Zurezko hiru zertxa ditu, bizitokirako bolumena estaltzeko.

Bizitokirako bolumena barru-ezkaratz baten inguruan antolatzen da, eta bertatik eskailera baten bidez gelak daude solairura igo daiteke. Sukaldea behe-solairuan dago, hegoekialdeko ertzean, eta oraindik jatorrizko beheko sua gordetzen du, bai eta ogi-labe bat Ekialdeko fatxadan, teila arabiarrez estalitako adreilu trinkodun ganga baten tankeran. Fatxadaren antzeko eraikuntza-mota duen harresi batek banatzen du bizitokiaren bolumen guztia gainerako elementuetatik.

Iraeban, gaur egun, ia osorik XVIII. mendeko eraikintzat har daiteke, agian XVI. mendekoak izan litezkeen harresi-zati batzuen abiatzeak izan ezik. Garai horretakoak dira, dudarik gabe, bizitokirako atala eta, beharbada, gainerako estalkia. Bilakaeraren emaitza eraikuntza-mota berezia da, zeren ilustrazio garaiko egoitza-antolamendu bat garatu baitu nekazaritza eta abeltzaintzarekin loturiko baserri tradizionalaren gainean.

Eguraldia

Azaroa 2024
A A A O O L I
28 29 30 31 1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 1
Al Abe 23
Olentzero
Al Abe 23
Olentzero
Al Abe 23
Olentzero
Al Abe 23
Olentzero
Al Abe 23
Olentzero
adr_logo

Deba Garaia LGE
Urteaga, 21
20570 Bergara • Gipuzkoa
Tel.: 943 76 25 47 • Fax: 943 76 02 94
info@baserrisarea.com


Kolaboratzaileak

ejgfamancomunidad

Deba Garaia LGE

Gema Arrugaeta (Argazki Artistikoak)