cabecera_01.jpg

Debagoiena Baserri Sarea

Una forma de vida

Angiozar + Asentzio + Arrota

Ibilbide hau Angizarreko auzogunetik hasten da. Bertatik Asentziora igoko gara eta Arrota pasa eta gero Angiozarreko Kanpazar atsenlekura iritsiko gara. Ondoren, Angiozarreko Goimendi auzunea zeharkatuz berriz ere Angizarreko auzogunera iritsiko gara.

  • Denbora: 2 ordu 30 minutu
  • Distantzia: 13,62 km
  • Zailtasuna: Erdi mailakoa

DESKRIBAPENA:

  • Angiozar auzogunetik abiatu eta eskola ondotik gorantz doan errepidetik Asentzio aldera abiatuko gara.

  • Asentzio auzunea (Angiozar): Angiozarreko Asentzio auzunean errepide baztarrean kokatzen den Jauregi Etxetxo baserria sartzen da.

  • Asentzio: Errepidearen eskumako bidea hartzen badugu Asentzioko atsedenlekura iritsiko gara. Bertan kokatzen da Asentzioko baseliza eta ur potzua, baseliza inguruan mahaiak daudelarik. Baina Angiozarretik hartu dugun errepidean aurrera joaten bagara berehala Intxortako Atea eskulturara helduko gara.

  • Arrota: Eskulturatik metro batzuk aurrerago bidegurutze batera helduko gara. Bertan ezkerralderantz hartu behar dugu eta Kanpazar atsedenlekurantz joan Arrota zeharkatuz.

  • Kanpazar atsedenlekua (Angiozar): Bertan mahaiak eta erretegiak daude. Inguru honetan Kanpazarreko Merenderua ere kokatzen da baina hau Elorrioko eremuan dago kokatuta.

  • Goimendi (Angiozar): Goimendi zeharkatuz Angiozarreko auzunera itzuliko gara.

Eguraldia

Azaroa 2024
A A A O O L I
28 29 30 31 1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 1
Al Abe 23
Olentzero
Al Abe 23
Olentzero
Al Abe 23
Olentzero
Al Abe 23
Olentzero
Al Abe 23
Olentzero
adr_logo

Deba Garaia LGE
Urteaga, 21
20570 Bergara • Gipuzkoa
Tel.: 943 76 25 47 • Fax: 943 76 02 94
info@baserrisarea.com


Kolaboratzaileak

ejgfamancomunidad

Deba Garaia LGE

Gema Arrugaeta (Argazki Artistikoak)