cabecera_03.jpg

Debagoiena Baserri Sarea

Una forma de vida

PR-GI 99 (Bolibar + Lete)

Ibilbide honen bidez Bolibarreko elizate osoa zeharkatu daiteke, bertako nekazal inguru guztiak ezagutzeko paradarekin. Halaber, bidean zehar baso ederrak eta leku historikoak ezagutzeko aukera izango dugu.

  • Denbora: 3 ordu
  • Distantzia: 7,98 km
  • Zailtasuna: Erdi mailakoa

DESKRIBAPENA:

  • Eskoriatzatik Bolibarrera doan errepideko zubia zeharkatu bezain pronto, eskuin aldera doan zementozko pistatik abiatuko gara. Berehala eskuinean dauden eskailerak eta gero bidezidorra hartu eta goiko “deposito zaharra” zeharkatuz, helduko gara berez sortzen ari den hariztira.

  • Agiriano baserria (Bolibar): Pixkat aurrerago bidezidor batetik lehen utzi dugun zementozko pistara jaitsiko gara. Zuzen jarraitu, ondoko bidegurutzeraino. Ezkerrean dagoen Agiriano baserrira ailegatzen garenean, gora jarraitu arte handiaraino. Artearen parean, ezkerrera hartu, egurrezko hesi bat pasatu eta gero pistatik zuzen jarraitu datorren bidegurutzeraino. Ezkerreko pista hartu, goitik behera, eta Bolibarreko hilerriaren pareraino ailegatuko gara.

  • Bolibarko elizatea. Errepidea jarraituz Bolibarko eliza pasatu eta goiko iturria topatuko dugu. Hemen lurrezko pistatik gora jarraitu. Lehenengoko bidegurutzean ezkerreko pista hartu eta 300 m. aurrerago egurrezko hesia eta erreka pasatu, beste bidegurutze batetara heldu arte. Zuzen jarraitu eta hurrengoko bidegurutzean ezkerreko pistatik jeitsi behera. Bolibarreko erreka inguratu eta gero, errepidera helduko gara. Aurrerago eskuineko bidea hartu eta, ondoren, ezkerreko porlanezko pista.

  • Eraña auzunea (Bolibar): Bigarren bidegurutzean, ezkerreko gurdibidetik jarraitu. Pinudia igarota, laster haritz eder bat ikusteko aukera izango dugu, eta aurrerago Axtrokiren bista ederrak. Porlanezko pistatik aurrera segitu. Eraña auzoko San Andres ermitaren alboan dagoen iturrira iritsiko gara. Zuzen jarraitu Leteko bidegurutzeraino.

  • Lete: Aurrera jarraitu. Berehala eskuin aldean, Mendiola auzora doan bidea dugu. Aurrera segitu ordea, baserri berri baten aldamenenetik behera.

  • “Vasco-Navarro trenbidea”. Aldapan behera, zelai eta baso artean zuzen jarraitu “Vasco-Navarro” trenbiderarte. Esteibar baserria eta Industrialdea gure parean ikusi arte.

  • Eskoriatza. Trenbide zaharraren bidetik, Eskoriatzara helduko gara, hau da, ibilbidearen hasierako gunera.

Eguraldia

Azaroa 2024
A A A O O L I
28 29 30 31 1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 1
Al Abe 23
Olentzero
Al Abe 23
Olentzero
Al Abe 23
Olentzero
Al Abe 23
Olentzero
Al Abe 23
Olentzero
adr_logo

Deba Garaia LGE
Urteaga, 21
20570 Bergara • Gipuzkoa
Tel.: 943 76 25 47 • Fax: 943 76 02 94
info@baserrisarea.com


Kolaboratzaileak

ejgfamancomunidad

Deba Garaia LGE

Gema Arrugaeta (Argazki Artistikoak)