cabecera_04.jpg

Debagoiena Baserri Sarea

Una forma de vida

Areantzako Kanpai-Joleen Eskola

kanpai joleak

Oso kasu gutxitan izan ezik, kanpai-joleen lana pertsona sekularrek betetzen bukatu zuten, eta iraganean garrantzi handia izan zuen, ez erlijio elkartean bakarrik, baita herritargoan ere.

Askotan, lanbide hau aitarengandik semearengana pasatzen zen, eta beste lanen batekin batera egitea ere ohikoa zen. Lanbidea beteranoak lanean ikusita eta urte askotako esperientziari esker ikasten zen. Izan ere, beste lanbideetan ez bezala, ezin zen entsegurik egin. Hala ere, lanbide hori ezin zuen edonork menderatu, oso belarri ona izan behar da soinu guztiak ondo bereizteko, eta beharrezkoa bada, kanpai-kolpeen abiadura handitu edo gutxitzeko. Musikari samarrak izan behar ziren, baina soka bakar batekoak bakarrik (kanpaiak jotzekoa). Iraganean dedikazio handiko lanbidea zen (egunero, urte osoan, eta, gainera, egunean hainbat aldiz). Kanpai-joleak izan direnen artean ohikoa da esaera hau: "Berez behar kanpai-jolea".

Lanbide tradizional honek balio historiko eta etnografiko handia du.

Kanpai joaldiak eguneroko martxa iragartzen zuten, hainbat eginkizun zutelarik: suteen eta ekaintzen berri ematea, festetako kanpaiak, hil kanpaiak, meza… Hauetariko batzuk oraindik ere iragartzen direlarik kanpaien bitartez baina beste batzuk, ordea, galduta daude.

Garai bateko ohiturak berreskuratu eta gordetzeko helburuarekin Areantzako kanpai eskola sortu zen.

Gaur egun, lau lagunek osatzen dute Areantzako kanpai jole eskola.

Eguraldia

Azaroa 2024
A A A O O L I
28 29 30 31 1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 1
Al Abe 23
Olentzero
Al Abe 23
Olentzero
Al Abe 23
Olentzero
Al Abe 23
Olentzero
Al Abe 23
Olentzero
adr_logo

Deba Garaia LGE
Urteaga, 21
20570 Bergara • Gipuzkoa
Tel.: 943 76 25 47 • Fax: 943 76 02 94
info@baserrisarea.com


Kolaboratzaileak

ejgfamancomunidad

Deba Garaia LGE

Gema Arrugaeta (Argazki Artistikoak)