cabecera_02.jpg

Debagoiena Baserri Sarea

Una forma de vida

Dendako Ekoizleak



banaketa_eu
nolaErosi_eu
aldaketak1 

Keixetako Egiya Hegoaldea Tumuloa

KEIXETAKO-EGIYA-HEGOALDEA

ESTAZIO MEGALITIKOA: Elosua-Plazentzia.

UDALERRIA: Azkoitia-Bergara.

DESKRIBAPENA: 17 m-ko diametroa eta 1,8 m-ko altueradun tumulua dituen trikuharri bat da. Erdialdean 6 m-ko diametroa eta 1,8 m-ko sakonera dituen kraterra dauka, tumuluaren ekialdeko muturrera 3 m-ko zabalerako zanga moduan hedatzen dena. Kraterraren barnean 2,3 x 2,1 x 0,35 m-ko harlauza handi bat dago eta azpian beste bat dauka, harlauza zati ugariz gain. Egituraren eraikuntzan erabilitako materialak bertako basaltoak dira.

HISTORIA: 1921an induskatu zuten T. Aranzadi, J.M. Barandiaran eta E. Egurenek. Hauek, Ekialdera irekia zegoen esparru laukizuzen bat osatzen zuten ganbarako 3 harlauza antzeman zituzten, estalkiari zegokion mugitutako harlauza handi batetaz gain (Aranzadi; Barandiaran; Eguren, 1922: 25-26).

1980 urte inguruan, kontrolik gabeko berreraikuntza saiakera baten barnean, jatorrizko lekutik, kraterraren erditik, zangaren Ekialdeko ertzera eraman zen harlauza handia.

Indusketan ondorengo materialak berreskuratu ziren:

  • Harrizko industria: aizkora leundu bat; txorten eta hegaldun punta bat (galdua); 2 marruska; 2 printza (bat galdua).
  • Zeramika: formarik gabeko zati bat (galdua).

ESKU-HARTZEAK: 1921 urtea, 1921an induskatu zuten T. Aranzadi, J.M. Barandiaran eta E. Egurenek.

HISTORIA: J.M. Barandiaranek aurkitu zuen 1920an.

Kontaktua

943 76 25 47 8:00-15:00 Ast-Ost

Saskia

Ez dago eskaerarik.

Sarrera






boletin_eu
sasoi-eu
eu
spot
eu
adr_logo

Deba Garaia LGE
Urteaga, 21
20570 Bergara • Gipuzkoa
Tel.: 943 76 25 47 • Fax: 943 76 02 94
info@baserrisarea.com


Kolaboratzaileak

ejgfamancomunidad

Deba Garaia LGE

Gema Arrugaeta (Argazki Artistikoak)