cabecera_02.jpg

Debagoiena Baserri Sarea

Una forma de vida

Dendako Ekoizleak



banaketa_eu
nolaErosi_eu
aldaketak1 

PR-GI 96 (Udala + Besaide)

Udala eta Besaide bi bide ezberdinez batzen ditu ibilbide honek, beti ere, Udalatxeko maldetan dagoen artadi aberatsari garrantzia emanez.

  • Denbora: 2 ordu 30 minutu
  • Distantzia: 8,3 km
  • Zailtasuna: Erraza

DESKRIBAPENA:

  • Udala auzoa: Ibilbidea auzoaren erdigunera doan bidearen gainekaldean hasten da. Bertatik, San Esteban eliza ikusten da. Bidegurutze batetara iritsi baino lehenago Iñusteiko garbitokia zegoen. Bidegurutze horretan goratz joko dugu, aintzinako “Goiko biretik”. Pare bat bihurgune igaro ondoren, bidearen eskuinaldera Neberako iturri naturala dago. Poliki-poliki gorantz igoaz beste bidegurutze batetaraino heltzen gara. Handik eskuinera jarraituz gero elurtegi edo neberoraino iritsi daiteke. Hala ere, ibilbideak zuzen jarraitzen du.

  • Gazeagako karobiak: Artadi bat igaro ondoren, pinudi batetara heltzen gara, hots, Gazeagako karobiak dauden tokira.

  • Artetako txabola: Txabola hau igaro ondoren, zoruan harriak eta lurra tartekatzen dira.

  • Besaide: Jaitsiera labur bat egin ostean pista zabal batetaraino iristen gara. Hantxe, Elorriora edo Kanpazarrera hartu badaiteke ere, guk ordea Besaideko iturrirantz joko dugu.

  • Hemendik nahi izanez gero Besaideko Kanparaino jo daiteke. Besaideko iturritik pasatuz bidexka hartu eta pinu artetik doan “Beheko birie” jarraituko dugu. Igoera eta jetsiera batzuen ostean, Iñustei inguruan Beheko biriek Goikoarekin bat egiten du, zuzenean San Esteban elizaren ingurura helduz.

Kontaktua

943 76 25 47 8:00-15:00 Ast-Ost

Saskia

Ez dago eskaerarik.

Sarrera






boletin_eu
sasoi-eu
eu
spot
eu
adr_logo

Deba Garaia LGE
Urteaga, 21
20570 Bergara • Gipuzkoa
Tel.: 943 76 25 47 • Fax: 943 76 02 94
info@baserrisarea.com


Kolaboratzaileak

ejgfamancomunidad

Deba Garaia LGE

Gema Arrugaeta (Argazki Artistikoak)