Mendizale gehienak euren kabuz joango dira Besaidera, baina Arrasateko Besaide mendi elkartekoen proposamena da Besaidera Arrasateko bide zaharretik joatea, horretarako, hitzordua jarri dute: irteera 8:30etan Monterrondik. Izan ere, Besaidek esku artean dituen proiektuetako bat Arrasateko inguruetako bide zaharrak errekuperatzea eta hauetariko batzuk ezagutaraztea da.