Bergaratik 4,761 kilometrotara kokatzen da. Gipuzkoako mendebaldeko azken herri-gunea. Nekazal ingurua baldin bada ere, kale-guneak garrantzi handia hartu du. Bizkaia, Arrasate eta Elgetarekin egiten du muga. Mendixka baten hegaletan kokatua dago. Etxe asko aldapan daude, eta guztien zaindari, San Miguel parrokia.
1927. urterarte Elgetaren menpe egon zen. Urte askotako tramitazioaren ondoren, Elgetak utzi eta Bergararen menpe jarri ziren, harreman gehiago eta lana topatzeko aukera gehiago baitzituzten hemen.
Angiozar barnean ere auzune ugari daude: Asentziomendi, Azkuneta, Errekalde, Goimendi, Marindao, Partaitti edo Partegoiti eta Zabaletamendi. Gainera, ia guztietan ermita bat dago: Azkunetako San Martin, Marindaoko Elexamendi, Partaitti edo Partegoitiko San Bizenti, Asentziomendiko Asentzio (hau Elgetako eremuan kokatzen da), Zabaletamendiko San Bartolome eta Goimendiko San Migel.
Elexamendikoa izan zen Angiozarko lehenengo Parrokia, Euskal Herriko zaharrenetakoa.
Angiozarreko gune nagusia ibarrari gaina hartuaz goigune baten lekutzen da. Kokapenak Leintz-Gatzagako kokapena dakar gogora nahiz eta honen urbanizazioa askoz ere nahasiagoa izan, ez baita aldez aurretik adostutako planorik jarraitzen.
Angiozarko lautada eta mendixketan zabalduta daude etxeak. Elizak eta ermitak dira arkitektura aldetik interesgarrienak, batzuk oso ondo zainduta eta beste batzuk, berriz, nahiko hondatuta daude. Baina hauetaz gain, Angiozarren garrantzia duten eraikin zibilak ere ikusi ditzakegu.
(*) Asterisko batekin markatuta dauden eremu guztiak bete beharrekoak dira.
Datu Pertsonalen Babeserako 15/1999 Lege Organikoan ezarritakoaren arabera, inprimaki honen bidez lortutako datu pertsonalak fitxategi automatizatu batean sartuko ditugu. Fitxategi horren arduraduna DEBA GARAIA ELKARTEA da eta helburua zure bezero berri-eskakizunari alta ematea da eta horrez geroztik harreman komertziala hasi eta zure kontsultak eta iradokizunen ardura hartzea. Datu pertsonalak ikusteko, zuzentzeko, ezeztatzeko edota aurkarazteko eskubidea baliatu nahi izanez gero, honako helbide honetara jo idatzi baten bidez URTEAGA 21, 20570 BERGARA (GIPUZKOA).
Aurkakorik adierazten ez badiguzu, orduan ulertuko dugu zure datuak ez direla aldatu, edozein aldaketa jakinarazteko konpromisoa hartzen duzula eta zure baimena dugula aipatutako helburuak lortzeko erabiltzeko.
Datuen bidalketak honako klausula onartzea dakar.
943 76 25 47 8:00-15:00 Ast-Ost