cabecera_02.jpg

Debagoiena Baserri Sarea

Una forma de vida

Santiago Apostoluaren Baseliza

Santiago Apostoluaren omenez jasotako eliza da.

1832an ermita hura Parrokia bihurtzea erabaki zuten, Santa Marina urruti gelditzen zitzaiela eta. Eliza ondoan, abadetxea izango zena jaso zuten. Oñatiko konteak eman zien korua eta sabaia egiteko pinu egurra. Bizilagun bakoitzak 10 anega gari eta 8 anega artoz ordaindu behar zien obraren gidatzaileei, eta zenbait lur-sail hipotekatu behar izan zituzten horretarako. 1851rarte ez zituzten zor guztiak ordaindu. Eliza honetan XVI. mendeko Birjinia irudi bat dago.

Santiago Apostoluaren eliza: XV-XVI. mendean eraikia. XIX. mendean handitu egin zuten, eta alboan abadetxea erantsi zitzaionez, arkupetik zeukan sarrera ere aldatu beharra izan zen. Gaur egun zurituta dago, eta zaindutako baserri baten antza dauka.

Erdi-puntuko bi arkuz osatutako harrizko kanpandorretxoa (kanpai eta guztikoa) da eliza dagoela adierazten digun ezaugarri bakarra.

Laukizuzen oinarria dauka eta nabe bakarra. Aldare Nagusian barroko tankerako erretaula apaindua dauka, gotiko erako Santiagoren irudia buru delarik. Irudi honetan erromes itxura dauka Santiagok, kapela eta bideko makila eta espresio eta keinu garratza baitauka.

Eguraldia

Azaroa 2024
A A A O O L I
28 29 30 31 1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 1
Al Abe 23
Olentzero
Al Abe 23
Olentzero
Al Abe 23
Olentzero
Al Abe 23
Olentzero
Al Abe 23
Olentzero
adr_logo

Deba Garaia LGE
Urteaga, 21
20570 Bergara • Gipuzkoa
Tel.: 943 76 25 47 • Fax: 943 76 02 94
info@baserrisarea.com


Kolaboratzaileak

ejgfamancomunidad

Deba Garaia LGE

Gema Arrugaeta (Argazki Artistikoak)