cabecera_05.jpg

Debagoiena Baserri Sarea

Una forma de vida

Martin Bañez de Artazubiaga

Juan Ibañez de Barrutiaren lagun eta bazkidea.

Martin Bañez de Artazubiagak Ibarretan burdinola bat zuen. Bere lagun eta bazkide zen Juan Ibañez de Barrutiarekin burdinola ikusten egon zen 1464ko maiatzaren arratsalde baten eta irtetzean Aramaioko bost oinaztar zeuden, Juan Alonsok bialduta, aspaldiko kontuak kitatu nahian. Arrasateko bi ganboatarrak, erregearen justiziatik ihes egin zutenak 1448an gertatutako herriko zutearen ondoren, bertan hil zituzten erruki gabe. Ibarreta parean, errepidearen baztarrean dauden bi gurutze latzek gertaera hau gogorazten gaitu. Bañez de Artazubiagan alargunak, Doña Sancha de Ozaeta, haserre bizian jarri zen eta negar egin zuen bere bakardadea eta seme-alaben zurztasunagatik. Mendekua aldarrikatu zuen eta garaiko ohituren arabera bere senarraren hileta-elizkizunean ondorengoa abestu zuen:

"Oñetako lur jabill ikara

Lau aragiok beran bezala,

Martín Bañez Ibarretan ill dala...

Artuko dot esku batean gazia

Bestean suzi iraxegia

Erreko dot Aramayo guztia”

Bere eskaerak entzun ziren eta probintziako Senidetasuneko alkateak hiltzaileen kontrako hilketa-sententzia jarri zuten. Bostetatik bi atxilotu zuten eta eretako bat Arrasaten exekutatu zuten, Kondekua zubiaren ondoan, eta bestea Bilbon.

Alargunak testamentua egitean senarraren hileta gertatutako tokian baseliza bat eraikitzeko agindua eman zuen. Bere semeak Martin Bañezek bete zuen bere nahia, ermita Arenazako Santa María eta San Antonio Abaden izenean egin zen.

Eguraldia

Azaroa 2024
A A A O O L I
28 29 30 31 1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 1
Al Abe 23
Olentzero
Al Abe 23
Olentzero
Al Abe 23
Olentzero
Al Abe 23
Olentzero
Al Abe 23
Olentzero
adr_logo

Deba Garaia LGE
Urteaga, 21
20570 Bergara • Gipuzkoa
Tel.: 943 76 25 47 • Fax: 943 76 02 94
info@baserrisarea.com


Kolaboratzaileak

ejgfamancomunidad

Deba Garaia LGE

Gema Arrugaeta (Argazki Artistikoak)