DESKRIBAPENA: 7 m-ko diametroa eta 1 m arteko altuera dituen tumulu bat da. Ekialdeko arkua beheratua dago bere materialen erauzketagatik. Egituraren eraikuntzan erabilitako materialak bertako hareharriak dira.
OHARRAK: 2007an egitura gainean zeuden koniferoak ebaki ziren.
HISTORIA: F. Alcala, L. del Barrio eta Tx. Ugaldek aurkitu zuten 1980an.