cabecera_04.jpg

Debagoiena Baserri Sarea

Una forma de vida

San Migel Parrokia

Habearte bakarreko eraikin haundi eta trinkoa da. Zain makoz apaindurik dauden hiru tertzelete-gangak estaltzen ditu goi-goian. XVI. mendearen lehen urteetan obra haundigurakotzat planteatu zen, baina nolanahi ere eliztarren baliabideak ez ziren bat etorri asmo horrekin.

Hala eta guztiz, badira elizan ekarpen errenazentista nahikoa interesgarriak, hala nola, Andres de Menchaca maisuak 116. urtean landuriko portada platereskoa, eta arotzia bera ere: Euskal Herrian den zurezko ganga oparo eta konplexuenetariko alegia.

Sabaitza erraldoi hori, itxura batean, hormari datxezkion mentsula errenazentista kiribil eta soil batzuen gainean dago finkatuta, nahiz eta gainean oso argi antzematen den askozaz egitura konplexuagoa; era berean, egitura hori logikoagoa da, zeren paldoen gaineko astazaldiek armadura tinkatu eta txarrantxatzen baitute aski egokiro. Gainaldeko zertxetatik dingilizka daude gangako giltzarri nagusiak, zein angrelatuez eta eguzki-izpiezapaindurik baitaude. Plementeria osatzen duten oholak elkarri mihiztaturik daude zur-erdika, eta zain nagusietan itsasten dira; gangagaina oholtzan zulo txikiak eginez sartu den argamasazko ore-geruza zabal batez dago emokaturik.

Estiloa, formaz nahikoa txukuna bada ere, eliza eraiki zen garaian (1624) zaharkitua zegoen. Izan ere, elizaren taxuketa 1594rako burutu zuten, baina hogeita hamar urte geroago ekin zieten obrei. Ez dakigu jakin nor izan zen proiektugilea, bauna badakigu auzotarrek beren beregi eskatu zutela sabaitza gangatua San Juan de Anitua eta Juan de Olazaran maisuek arma zezaten, zeren horiei eskarmentu haundia iratxikitzen baitzieten arozgintzako artelanen alorrean (bereziki, antzeko obrak ere burutu baitzituzten). Hamarkada bat lehentxeago, 1613 eta 1615. urteen bitartean, Anitua horrek eta Juan de Aguirianok estaldurako armadura ere jarri zuten, haren behealdeko lana ere eurek burutu zutelarik.

Eguraldia

Azaroa 2024
A A A O O L I
28 29 30 31 1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 1
Al Abe 23
Olentzero
Al Abe 23
Olentzero
Al Abe 23
Olentzero
Al Abe 23
Olentzero
Al Abe 23
Olentzero
adr_logo

Deba Garaia LGE
Urteaga, 21
20570 Bergara • Gipuzkoa
Tel.: 943 76 25 47 • Fax: 943 76 02 94
info@baserrisarea.com


Kolaboratzaileak

ejgfamancomunidad

Deba Garaia LGE

Gema Arrugaeta (Argazki Artistikoak)