Gorrizandia baserriaren inguruan, behealdean, erreka zokoan, Galartzako errota kokatzen da. Errota hau 1920an eraiki zen eta oroigarri bezala atebarruan ikusi daiteke data. Garai hartan Ignazio Goenagak ordaintzen zituen bertako zergak, horregatik ditu zaio Goenaga errota ere. Gaur egun egoera fisiko kaxkarrean dago.