DESKRIBAPENA: 7,5m-ko diametroa eta 0,8m-ko gehienezko altuera duen tumulua da. Erdian sakonune bat du barruan 0,9 x 0,5 x 0,15m-ko harlauza etzan bat duena. Eraikuntzan erabilitako materialak bertako hareharriak dira.
HISTORIA: F. Alcala, L. del Barrio eta Tx. Ugaldek aurkitu zuten 1980an.