cabecera_01.jpg

Debagoiena Baserri Sarea

Una forma de vida

Jasokundeko Eliza

Ia osotasunean XVI. mendekoa da. Data hori baino lehen eraikuntza apalagoa behar zuen izan bertan, portadari eutsi zaiolarik. Elementurik ikusgarriena, zalantzarik ez, kanpandorrea da, eliza baino beheragoko altueran lekutzeagatik eta duen apaltasunagatik.

Mazmelako eliza habearte bakarreko eraikin txiki bat da, historian zehar hainbat eskuhartze jasan behar izan dituena, kokaturik dagoen lurraren ezegonkortasuna dela bide. 1530. urte aldera eraiki zen, eta ordurako bazituen inoizkotan harlanduzko ganga egiteko harrizko jarjak, nahiz eta seguraski inoiz burutu ez.

XVI. gizaldian gertatu zen hondorapen bati esker, zurexko tertzelete-ganga eraiki ahal izan zen, eta ustez bederen, Juan de Aguiriano maisu eskoriatzarra du egile. Izan ere, Mazmela izan bide da maisu berorrek buruturiko obra-multzoaren buru, zeren ia lan guztiek dituzte antzeko ezaugarriak; horietatik aipatzeko modukoak dira ia kalterik gabe artatu zaizkigun Etxaguen eta Arexolako parrokiak, biak Araba aldean daudenak. Maisuak maiteen zituen ganga-egiturak tertzeletezkoak ziren, gurutzean oilar-oinak zituztenak; halaber, zaineria askorik garatu gabe usten zuen, habe leun hutsak bihuertzeraino alegia. Aguirianok horietan jartzen zuen moldura bakarra ertzetako alakatua besterik ez zen. Giltzarri polikromatuek, kukulu mamitsuez apaindurik, Aramaio haraneko aipatu elizek dutena baino itxura nobleagoa ematen diote Mazmelako sabaitzari; hala ere, txartel aizunak besterik ez direla ikus daiteke, urteak garrenean jarriak, hots, 1680. urte aldera.

Nahiz eta lau ostiko barroko izan, elizan hondatze larria gertatu zen XX. gizaldian bertan; horren ondoren burualdeko horma zaharra jausi zen, eta horrekin batera habearteare solatua da, eta zail da eskualdean antzekorik aurkitzen.

Eguraldia

Azaroa 2024
A A A O O L I
28 29 30 31 1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 1
Al Abe 23
Olentzero
Al Abe 23
Olentzero
Al Abe 23
Olentzero
Al Abe 23
Olentzero
Al Abe 23
Olentzero
adr_logo

Deba Garaia LGE
Urteaga, 21
20570 Bergara • Gipuzkoa
Tel.: 943 76 25 47 • Fax: 943 76 02 94
info@baserrisarea.com


Kolaboratzaileak

ejgfamancomunidad

Deba Garaia LGE

Gema Arrugaeta (Argazki Artistikoak)