Parrokia inguruan garbileku polit bat dago. Harrizko bainuontzi bat da Eskoriatzako Bainuetxetik ekarritakoa, Bainuetxe honek XIX. mendean garrantzia izan zuen eta Aretxabaletako bainuetxeekin gertatzen zen bezala, instalazio hauek garaiko gizartearen goiko klasea hartu zituen.